Descárgate la app
Ikastaro batek tresna digitalen berri ematen die gazteei, sare sozialetako markaren bidez laneratzea errazteko
2021ko otsailaren 12a
Ikastaro batek tresna digitalen berri eman die gazteei, sare sozialetako markaren bidez laneratzea errazteko
Hamalau gaztek parte hartu dute Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren 'Marca personal y emprendimiento juvenil' ikastaroan. Prestakuntza horrekin, Interneten sortu eta bereziki sare sozialetan ezagutarazten duten identitate digitalaren bidez, gazteen laneratzea erraztu nahi da.
Ikastaroaren itxiera jardunaldian, Carlos Amatriainek, Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak, nabarmendu duenez, “ikastaro honek gazteriaren egungo aktualitateari lotutako gaiak eta formatu berriak aztertzeko bide berria zabaltzen du”. Gainera, gazteen ahalduntzearen garrantzia nabarmendu du, lan paradigma berrian aldaketa sustatzeko gazteen talentua balioan jarri du, hala Nafarroako enpresak gazteak kontratatzera animatu ditu.
Formazioa, Nafarroan berritzailea, azken hilabetean gauzatu da. Balcno Metro enpresako Irene Echeverríak, eta Matukio aholkularitzako Danny Imízcozek eman dute ikastaroa, biak sare sozialen kudeaketan esperientzia duten ekintzaileak dira. Biek lan mundura sartzerakoan norberaren markak duen garrantzia azpimarratu dute.
Ikastaroan, besteak beste, norberaren ezaugarrien ezagutza, sare sozialetan norberaren proiektuaren garatzeko teoria eta praktika, komunikazioa eta hizlaritza teknologia berrietan. Halaber bideo eta argazki ediziorako tailerrak egin dira, hala nola marketing digitala.
Gainera, formazioak gazteen ekintzailetza eta norberaren marka sortzeko beharrezkoa den komunikazio digitala izan du ardatz eta 2020-2023 Gazteriaren Foru Estrategiak zehaztutako lerroak jarraitu ditu, gazteen lan aukerak ahalbideratzeko zentzuan.