Descárgate la app
Ignacio Arrizabalaga, Next Generation bulegoko zuzendari berria
2021ko otsailaren 10a
Ignacio Arrizabalaga, Next Generation bulegoko zuzendari berria
Nafarroako Gobernuak foru dekretu bat onetsi du gaurko bilkuran, Ignacio Arrizabalaga Rodriguez Ekonomia eta Ogasun Departamentuari atxikitako Next Generation bulegoko zuzendari izendatzeko.
Iruñean jaioa (1958), Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean.
Bere ibilbide profesionalean esperientzia handia du administrazioko hainbat arlotan. 1982 eta 1987 artean, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Politikako Saileko Etxebizitza Zerbitzuko goi-mailako teknikaria izan zen. Geroago, 1987an, Nafarroako Gobernuan hasi zen lanean, antolakuntzako teknikari gisa, eta Antolaketa Egiturako Ataleko buru izan zen 1991 eta 1995 artean, Etxebizitza Zerbitzuko zuzendari izendatu zuten arte.
1996an, Ekonomia eta Ogasun Departamentuan sartu zen, eta 1999ra arte Ekonomiako zuzendari nagusi izan zen. Ordutik 2011ra arte, Kontuhartzailetza Nagusiaren Zerbitzuko zuzendari izan da, eta gaur arte Kontabilitate Zerbitzuko zuzendari.
Kanpo Ekintza
Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, gainera, Sergio Perez Garcia izendatu du Kanpo Ekintzarako zuzendari nagusi, Ana Ollo Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak proposatuta. Erriberrin jaioa, Sergio Pérez Garcíak eskarmentu handia du Europako I+G+b proiektuen eta sareen kudeatzaile gisa Europako Batzordearen Esstriive Agency for SMES agentzian, edo Enterprise European Network sarearen Nafarroako kudeaketan. Sare horrek 500 enpresa-erakunde baino gehiago biltzen ditu EB osoan.
Halaber, Carmen Mier Gómez izendatu dute Herritarrekiko Harremanetako Departamentuko Europako Proiektuen Bulego berriko zuzendari.