2021ko urtarrilaren 28a

Nafarroak % 11,65eko langabeziarekin itxi du 2020

Langabezia tasa baxuena duen laugarren erkidegoa da eta, txertaketa prozesuak aurrera egiten badu, 2021ean enplegua pixkanaka berreskuratzea espero du Maeztuk
La consejera Maeztu valora los datos de la EPA de 2020 Irudi galeria

Los efectos sociales de la pandemia se manifiestan en Navarra con 8.200 personas paradas más en 2020, lo que sitúa la tasa de paro en el 11,65%, un total de 36.700 personas, un aumento del 28,85% respecto a 2019. No obstante, Navarra se sitúa como la cuarta comunidad autónoma del Estado con menor tasa de paro.

Pandemiaren ondorio sozialak Nafarroan ageri dira, 8.200 langabe gehiago izan baitira 2020an. Ondorioz, langabezia-tasa % 11,65ekoa da, 36.700 pertsona guztira, hau da, % 28,85eko igoera 2019ko datuekin alderatuta. Hala ere, Nafarroa langabezia tasa baxuena duen laugarren erkidegoa da.

Carmen Maeztu Eskubide Sozialetako kontseilariaren hitzetan, datuak "oso txarrak dira, COVIDak jarduera ekonomikoan eta enpleguan dituen ondorioak oso gogorrak izaten ari direlako", Nafarroako Estatistika Institutuak ostegun honetan argitaratutako Biztanleria Aktiboaren Inkestaren (EPA) hiruhileko txostenari erreferentzia eginez.

Foru Komunitateko enpleguaren egoera orokorrari buruz, kontseilariak Nafarroako lan-maparen indarguneei buruz hitz egin du, "bere garapen industrialari eta giza kapitalari esker; horregatik, 2021. urterako hazkunde eta enplegu itxaropen onetan konfiantza izan nahi dugu, txertaketa-prozesuak aurrera egiten badu eta ziurgabetasunak agertzen ez badira".

Nafarroan lan ordaindua duten 16 urtetik gorako pertsonen kopurua 278.400 da, hau da, 9.300 pertsona gutxiago 2020an (% 3,24 gutxiago). Sexuen arabera bereizita, 148.500 gizonek (duela urtebete baino % 3,76 gutxiago) eta 129.900 emakumek (duela 12 hilabete baino % 2,62 gutxiago) dute enplegua.

Biztanleria aktiboari dagokionez, lan egiten duten edo lan egiteko prest dauden 16 urtetik gorakoei dagokienez, % 0,35 murriztu da 2019ko datuekin alderatuta, nahiz eta azken hiruhilekoan % 1,55 igo den, 315.100 pertsonara iritsi arte.

Nafarroako 15.300 etxek, 260.200 etxebizitzetatik, kide aktibo guztiak langabezian dituzte, duela urtebete baino 6.300 gehiago.

Sexuen arabera, 2020an emakumeen langabezia-tasa 2.800 emakumetan igo zen (% 18,79 gehiago) eta gizonena 5.400 emakumetan ( % 39,71 gehiago). Bereizketa horren arabera, Nafarroan emakumeen langabezia % 12koa da eta gizonena % 11,34koa.

Testuinguru orokor horretan, Nafarroa langabezia-tasa txikiena duen Estatuko laugarren autonomia-erkidegoa da, Euskal Autonomia Erkidegoaren ( % 9,96), Errioxaren ( % 10,36) eta Gaztela eta Leonen ( % 11,61) atzetik.

2020ko azken hiruhilekoa

Urteko azken hiruhilekoan, 5.900 pertsona gehiago daude langabezian, irailean baino % 18,97 gehiago. Horrek esan nahi du langabezia-tasak % 1,71 egin duela gora, ekitaldia aipatutako % 11,65arekin amaitu arte.

Urritik abendura bitartean, pertsona landunen kopuruak 1.000 egin du behera, hau da, % 0,38; pertsona aktiboen kopuruak gora egin du, 4.800 aldi horretan (3.900 emakume eta 900 gizon), % 1,55 gehiago.

Hiru hilabetean, kide guztiak langabezian dituzten familien kopuruak gora egin du 4.700 kasutan.