2021ko urtarrilaren 28a

425 ikasle nafar klasera itzuli dira deskonfinatuak izan ondoren

Isolamenduan dauden Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleen ehunekoa % 2,64 da

Guztira, 425 ikasle itzuli dira azken orduetan ikastetxeetara deskonfinatuak izan ondoren, aurrez aurreko hezkuntza jasotzen jarraitzeko. Aldi berean, 239 ikasle konfinatu dituzte azken 24 orduetan eta beren etxeetan isolatuta dauden ikasleak 1.638 dira, hau da, konfinatu daitezkeen ikasle guztien % 2,64. Gelaka, 52 ikastetxetako 86 talde daude konfinatuta, guztizkoaren % 2,46.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).