2021ko urtarrilaren 18a

“On Karlosen toisoia”haurrentzako liburua argitaratu du Karlismoaren Museoak

300 ale banatuko zaizkie ikastetxeei
camera_alt "El toisón de Don Carlos" liburuaren azala euskaraz.  Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Karlismoaren Museoak haurrentzako ipuin bat argitaratu du "el toisón de don Carlos" izenburupean gaztelaniazko edizioan eta "on Karlosen toisoia" euskarazko bertsioan. Argitalpena Silvia Lizarragak idatzi eta Roland Deaconuk ilustratu du.

Ipuinak 4 eta 10 urte bitarteko haurrei egokitutako egiazko istorio bat aurkezten du modu argigarri eta ludikoan, “bilatu eta aurkitu” formatuaren bidez. Formatu horren helburua adimena areagotzea eta adingabeen kontzentrazioa sustatzea da.

Europako zenbait hiritan zehar egindako bidaia bat osatzen duten 8 eszena ilustratuen bidez, adingabeak gonbidatzen ditu erronka desberdinetan ikertzaile rola hartzera, On Karlosen VII.aren toisoiaren lapurretareninguruko misterioa argitzeko.

Ikastetxeetako liburutegietara bidaltzea

Guztira 750 ale argitaratu dira gaztelaniaz eta euskaraz, eta horietatik 300 baino gehiago Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetako liburutegietara bidaliko dira. Gainerako aleak Argitalpen Funtsean, Karlismoaren Museoan eta beste toki batzuetan jarriko dira salgai, 12 euroren truke.

Argitalpen honen edizioarekin, Karlismoaren Museoak beste pausu bat eman du ildo didaktiko berri bat garatzeko, egungo egoera pandemikoaren eskakizunetara egokituta.

Gainera, Karlismoaren Museoak tailer didaktiko presentzialak eskaintzen dizkie ikastetxeei. Jarduera horiek ezin izan dira aurten garatu, bizi izandako osasun-baldintza bereziengatik.

Museoaren hamargarren urteurrenari amaiera ematea

Haurrentzako argitalpenak Museoak 2020an egin duen azken proposamena beteko du, " Toisoiaren ebasketa" online jokoarekin.

Karlismoaren Museoak 2018an martxan jarri zuen " Toisoiaren ebasketa " izeneko ihesaldi roomaren argudioari eusten dioten proposamenak dira, eta "interes handia piztu du", museoko arduradunen arabera.