Descárgate la app
Nafarroako Gobernuak konpromisoa hartu du Enplegu Plan berria udaberrian onartzeko
2020ko abenduaren 30a
Nafarroako Gobernuak konpromisoa hartu du Enplegu Plan berria udaberrian onartzeko
Enplegu-politika aktiboak bultzatzeko akordio sozial bat lortzeko beharra azpimarratu du
Elkarrizketa Sozialerako Kontseiluak gaur Nafarroako Jauregian
egindako bileraren unea.
Deskargatu irudia
Irudi galeria
Maria Chivite Nafarroako Lehendakariak Elkarrizketa Sozialerako Kontseiluari jakinarazi dio datorren udaberrian Enplegu Plan berriaren inguruan akordio sozial bat lortzeko asmoa duela Foru Gobernuak. Plan berriak enplegu-politika aktiboak, horien kalitatea bermatzeko neurriak eta lehiakortasuna hobetzeko erronkak jasoko ditu eta testuak lehentasuna duten taldeak finkatuko ditu, hala nola gazteak eta emakumeak, eta horiek lan-aktibazioan laguntzeko neurri espezifikoak izango dituzte.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).