2020ko abenduaren 29a

Chivite Lehendakariak “lasaitasuna eta maila instituzionala” eskatu ditu 2021ean bizikidetza indartzeko

Urte-amaierako mezuan, Nafarroako profesionalen eta herritarren eskuzabaltasuna eta konpromisoa eskertzearekin batera, COVID-19aren biktimak gogora ekarri ditu
La Presidenta Chivite pide “serenidad y altura institucional” para fortalecer la convivencia en 2021 Irudi galeria

A las puertas de fin de año y con la mirada puesta ya en 2021, la Presidenta de Navarra, María Chivite, ha confiado en que el próximo sea “un año de serenidad y de altura institucional” para fortalecer la convivencia en la Comunidad Foral. Así lo ha afirmado en su mensaje al conjunto de la población, en el que ha hecho balance de este ejercicio marcado por la pandemia del COVID-19.

Urte-amaierara iritsita eta jada 2021. urteari begira, Nafarroako Lehendakari Maria Chivitek datorren urtea “lasaitasunaren eta maila instituzionalaren urtea” izatea espero du, Foru Komunitatean bizikidetza indartzearren. Horrela baieztatu die herritarrei bere mezuan, eta COVID-19aren pandemiak markatutako ekitaldiaren balantzea egin du.

Koronabirusak eragindako mina ahaztu gabe, Lehendakariak bizikidetza indartzearen aldeko apustua egin du, pandemiak bultzatutako “krisi hirukoitzari aurre egiteko: osasun, gizarte eta ekonomia arloko krisia”, “bizikidetzarik gabe ez baitago oparotasunik”. Eta hori plan baten bidez egitea espero du, “Nafarroa bultzatzen laguntzeko planaren bitartez, konfiantzazko ingurunea eta elkarrekin bizitzeko moduan eredugarria dena sortuaz”, talentua eta inbertsioak erakarri eta Nafarroa marka areagotu dezan.

Nafarroako Lehendakariak ez du bere urte-amaierako diskurtsoan alde batera utzi orain amaitzen den ekitaldiaren salbuespena, COVID-19aren pandemiak markatua, Nafarroan 950 hildako baino gehiago eta milaka infektatu utzi baititu. “Birus hau min handia uzten ari da pertsona maite bat galdu duten edo gaixotasuna izan duten edo duten hainbat eta hainbat pertsona eta familiengan”, gogoratu du.

Txertoa pasa den igandean hasi ziren ematen adinekoei eta langile soziosanitarioei, eta hori albiste garrantzitsua da “urte berriari itxaropenez heltzeko”, baina Lehendakariak arreta ez galtzeko eskatu du. “Birusari aurre egiteko tresna gehiago izango ditugu. Eta horri esker, pixkanaka-pixkanaka nolabaiteko normaltasunarekin berreskuratzen joango gara, baina oraindik hilabete zailak ditugu aurrean”, gogoratu du.

Beste behin, Nafarroako herritarrei “erantzukizuna” eskatu die Lehendakariak, prebentzio-neurriei eusteko eta birusa hedatu ez dadin ezarritako murrizketak onartzeko. “Erantzukizun hori funtsezkoa izaten ari da COVID-19aren aurka borrokatzeko, eta ahalegin horren ordainsaria salbatutako bizitzak izango dira”.

Modu berean, Chivite Lehendakariak hainbat sektoretako profesionalen inplikazioa eta lana eskertu du beste behin, “pandemia hasi zenetik, bizitza erraztu eta artatu baikaituzte”. Osasun-langileetatik eta langile soziosanitarioetatik hasi eta garbiketa, logistika eta bezeroaren arretara bitarteko langileak eta tartean segurtasun eta larrialdikoetakoak eskertu nahi izan ditu.

Nafarroako garapen sozial eta ekonomikoaren eredu berria

Nafarroa indartsu izateak COVID-19ak eragindako krisitik hobeto ateratzen lagunduko du, nabarmendu du Lehendakariak. “Talentua dugu, zume solidoak ditugu, eta maila onean gaude”, adierazi du, garapen sozial eta ekonomikoaren eredu berriak markatutako berreskuratze aldera aurrera egiteko.  Eredu horretan, berrikuntza, digitalizazioa, iraunkortasuna eta gizarte- eta lurralde-kohesioa funtsezkoak izango direla esan du.

Premisa horiek Nafarroa Suspertu Planean eta Next Generation Europako berreskuratze funtsaren azpian daude, eta Foru Komunitateak horien alde egin du, “eraldaketak bizkortu eta Nafarroak komunitate gisa aurrera egiteko behar dituen inbertsioak bultzatzeko”, azaldu du Chivite Lehendakariak.

Berreskuratze horretarako lehen urratsa izan da datorren urterako Aurrekontuak onartzea, “aparteko egoera batean gaudela ulertu duten alderdi guztien erantzukizunaren eta asmo handien” emaitza.

Eta, ildo horretan, “Nafarroako herritarrak anitzak direla gehitu du, aniztasunean eta dibertsitatean aintzatesten direla. Hori dela-eta, akordioak baloratzen ditu eta ez du ulertzen, kalitate zibiko eta demokratikoan aurrera egin ahal izanik, polarizazioa eta autobazterketa hauta daitezkeenik”, ziurtatu du Chivite Lehendakariak.

Ondorioz, azpimarratu du “guztioz garela Nafarroa markaren eraikuntzaren edo haren narriaduraren erantzunkideak”, eta hori egunetik egunera hobetzeko lan egiteko gonbita egin du. “Egin dezagun Nafarroa gehiago, egin dezagun Nafarroa hobeto”, azpimarratu du, eta marka hori “ukiezinez” elikatzen dela adierazi du herritar guztiek lagun dezaketen neurrian: “talentua, ausardia, adorea politika publikoetan, enpresen erabakia, lana, berdintasunezko garapenarekiko konpromisoa, oparotasuna, bizikidetza baketsua eta sistemarekiko konfiantza”.