2020ko abenduaren 17a

Nafarroak COVID-19aren 124 kasu positibo zenbatu ditu 1.830 proba egin ondoren

Atzo hamar erietxeratu izan ziren eta hildakorik ez zen izan
Osasun arloko profesionalak CAIDIS San José zentroan probak egiten.
Osasun arloko profesionalak CAIDIS San José zentroan probak egiten.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroan atzo COVID-19aren 124 kasu berri zenbatu ziren, Nafarroako Osasun Publikoko eta Lan Osasuneko Institutuak emandako datuen arabera. Atzo osasun sistema publikoan 1.830 proba egin ziren (1.083 PCR eta 747 antigeno test), horietariko %6,8 positiboak. Hor Irurtzunen pasa den asteartean egindako baheketako 22 positiboak sartu dira.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).