Descárgate la app
Osasun-langileentzako 199 plazako enpleguaren eskaintza publikoa onartu du Gobernuak
2020ko abenduaren 16a
Osasun-langileentzako 199 plazako enpleguaren eskaintza publikoa onartu du Gobernuak
Foru Gobernuak gaurko bilkuran onartutako foru-dekretuaren bidez, Osasunbidearako-Nafarroako Osasun Zerbitzuko eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Instituturako osasun-langileentzako 199 plazako enpleguaren eskaintza publikoa onartu da. 82 plaza medikuentzat izango dira, 86 erizainentzat, 16 laborategiko teknikari espezialistentzat eta 15 fisioterapeutentzat.
Estatuko Aurrekontu Orokorretan 2018rako aurreikusitako birjartze-tasa ahalbidetzen duten plazak dira, 2020rako luzatuak.
Helmugaren arabera, NOZ-Orentzat 195 plaza izango dira honela banatuta: Nafarroako Ospitale Gunea (141), Tuterako Osasun Arloa (20), Lizarrako Osasun Arloa (17), Lehen Arreta (11), Osasun Mentala (4) eta Zerbitzu Zentralak (2). NOPLOIrentzat 4 plaza izango dira: 3 Prebentzio Medikuntzako eta Osasun Publikoko Arloko Mediku espezialista (A maila) eta 1 erizaina (B maila).
Maila profesionalen arabera, plazak hauen artean banatuko dira: 82 mediku (A maila), 86 erizain (B maila), laborategiko 16 teknikari espezialista (C maila) eta 15 fisioterapeuta (B maila).
Medikuen 82 plazaren eta erizainen 86 plazaren zerrenda espezialitateen arabera
Medikuen 82 plazaren espezialitateak hauek dira:
23 plaza Larrialdiko Zerbitzu Normalekoak (LZN), 9 Erradiodiagnostikokoak, 7 Ortopedia eta Traumatologiakoak, 6 Oftalmologiakoak eta 4 Lehen Arretako Pediatriakoak.
Horiez gain, beste 5 plaza egongo dira ondorengo espezialitate bakoitzean: Pediatria, Barne Medikuntza eta Obstetrizia eta Ginekologia.
Halaber, 3 plaza egongo dira espezialitate hauetako bakoitzean: Prebentzio Medikuntzako eta Osasun Publikoko, Kirurgia Orokorreko eta Digestio Aparatuko eta Geriatriako arloko mediku espezialista (AME).
Era berean, 2 plaza egongo dira espezialitate hauetako bakoitzean: Ospitaleko Farmazia, Hematologia eta Hemoterapia, Psikiatria eta Otorrinolaringologia.
Eskaintza Lehen Arretako espezialistaren plaza batekin osatuko da.
Bestalde, erizainentzako 86 plazatatik 17 Emagina espezialitaterako dira eta gainerako 69ak ez dute espezialitaterik.
Erreserba desgaitasuna duten pertsonentzat eta genero-indarkeriaren biktimentzat
Dekretuan desgaitasuna duten pertsonentzako erreserba-txandan sartzen diren plazak zehazten dira, hots, 14, eta genero-indarkeriaren biktimak izan diren pertsonentzat, 7.
Zehazki, %33ko edo gehiagoko desgaitasuna duten pertsonentzako erreserba-txandan ondorengo 14 plaza daude: 1 arloko mediku espezialistarentzat Erradiodiagnostikoan, 2 plaza Lehen Arretako medikuentzat, 6 erizainentzat, 1 Obstetrizia eta Ginekologiako erizain espezialistarentzat, 2 plaza fisioterapeutentzat eta beste 2 laborategiko teknikari espezialistentzat.
Genero-indarkeriaren biktimak diren emakumeentzako erreserba-txandari dagokionean, 4 plaza erreserbatu dira erizainentzat eta 3 plaza laborategiko teknikari espezialistentzat.