Descárgate la app
Herri-lurren desafektazioa Beintza-Labaien eta Irunberrin
2020ko azaroaren 4a
Herri-lurren desafektazioa Beintza-Labaien eta Irunberrin
Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, bi erabaki hartu ditu Beintza-Labaien eta Irunberriko herri-lurren desafektazioak onartzeko
Beintza-Labaienen kasuan, 120 m2-ko lursail komunala da, "Epuregi" parajean kokatua, eta "Galdatzagaña" parajean dagoen 129 m2-ko jabetza partikularreko beste batekin trukatuko da. Jarduketa honen helburua da bide publiko baten erdian dagoen kokagune partikular bat kentzea, bolumen handiko ibilgailuen zirkulazioa oztopatzen duena.
Irunberriri dagokionez, "La Sierra" parajeko 48 m2 koadro komunal dira, eta "Ikai Tecnologías Avanzadas SL" (WIKAI) enpresari lagako zaizkio, banda zabaleko telekomunikazio-zerbitzuak, finkoak eta mugikorrak emateko. Lagapen-epea 20 urtekoa da, eta bost urteko bi alditan luzatu ahal izango da. Enpresa emakidadunak Udalari ordainduko dion kanona 1.000 eurokoa izango da urtean.