2020ko azaroaren 4a

COVID-19 agerraldi berri bat detektatu da Vianako adinekoen egoitzan, 33 pertsonari eragiten diena

Bi lagun Logroñoko ospitalera eraman dituzte eta gainerakoak isolatuta daude zentroan.

Eskubide Sozialen Departamentuak jakinarazi du Vianako Nuestra Señora de Gracia zaharren egoitzan COVID-19 agerraldi berri bat atzeman dela, 33 pertsonari eragiten diena; horietako 26, egoiliarrak. Bi lagun Logroñoko ospitalera eraman dituzte, eta gainerakoak egoitzako eremu isolatu batean geratu dira.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).