2020ko azaroaren 3a

Nafarroako Gobernuak baimena eman die tabernei eta jatetxeei etxez etxeko eta eramateko eskaerak 22: 30ak arte luzatzeko

Pandemia hasi zenetik 64 milioi euro baino gehiago jaso ditu sektoreak zuzeneko eta zeharkako laguntzetan, krisiaren ondorioak arintzeko
Foru Gobernuak ostalaritza sektorearekin izandako bileran parte hartu duten 
kideak.
Foru Gobernuak ostalaritza sektorearekin izandako bileran parte hartu duten kideak.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak gaur iragarri duenez, janaria etxera eramateko ordutegia luzatuko du, 21: 00etatik 22: 30era. Beste erabaki fiskal eta tekniko batzuen eskutik joango den erabaki honekin, Exekutiboak ostalaritzaren sektorearen egoera arindu nahi du neurri batean; izan ere, sektore hori urriaren 22an itxi zen, COVID-19aren pandemiaren hedapena kontrolatzeko onartutako neurri sortaren barruan.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).