2020ko urriaren 28a

Nafarroak AtlanticOnBike proiektu europarrean parte hartzeak indartu egin du nazioarte mailako zikloturismorako lehentasunezko helmuga gisa duen eginkizuna

Foru Komunitatea Europako sei herrialdetako 22 bazkiderekin elkarlanean aritu da EuroVelo1 ibilbidea garatzeko, Norvegia eta Portugal bizikletaz lotzen dituena
camera_alt Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak, Turismoko Zuzendaritza Nagusiaren bidez, AtlanticOnBike proiektu europarraren azken mintegian parte hartu du gaur, Foru Komunitatea nazioko zein nazioarteko zikloturismorako lehentasunezko helmuga gisa kokatzeko eta Nafarroak EuroVelo1 eta EuroVelo3 Europako bizikleta-ibilbide handien sarrera-ate gisa duen eginkizuna nabarmentzeko. Ibilbide horiek bat egiten dute lurraldean, bizikletarako ingurune bakarra sortuz.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).