2020ko urriaren 26a

Asteburuan 1.014 ikasle sartu dira konfinamenduan

Haur eta Lehen Hezkuntzako beste 496 aurrez aurreko eskoletara itzuli dira gaur, astelehena

Foru Komunitateko sare publikoko eta itunpeko ikastetxeetako Haur eta Lehen Hezkuntzako 1.014 ikasle konfinamenduan sartu dira asteburuan. Era berean, gaur, astelehena, 496 ikasle aurrez aurreko eskoletara itzuli dira isolamendu epea amaitu ostean.