Descárgate la app
Kulturak 87 herri diruz lagunduko ditu, horretarako 1,2 milioi euro bideratuz
2020ko urriaren 21a
Kulturak 87 herri diruz lagunduko ditu, horretarako 1,2 milioi euro bideratuz
Nafarroako 87 udalerrik 1.209.000 euroko dirulaguntzak jasoko dituzte, Kultura Zuzendaritza Nagusiak ematen dituen laguntzen bidez, “Artea eta Kultura 2020” (86 erakunde) eta “ Tokiko Udal Platea” (30 erakunde; horietatik 29k lehen programatik ere jasotzen dute diru-laguntza) programen barruan.
Deialdien bitartez, jarduera artistikoak eta kulturalak sustatu nahi dira, eta, era horretan, helburua da musika, lirika, literatura, antzerkia, dantza, arte plastikoak eta zinema eta ikus-entzunezkoak bezalako diziplinak lantzeko diru-laguntza ematea. Ekimenari esker, jarduerak gauzatzetik eta hedatzetik eratorritako gastuak ordainduko dira, arte eszenikoen ikuskizun profesionalen programazioa babestearekin batera.
"Artea eta Kultura 2020"
“Artea eta Kultura 2020” deialdia tokiko 86 erakundek eskatu dute, eta guztira 537.000 € osatu arteko diru-laguntzak jasoko dituzte.
Laguntzen bitartez, programa honen barneko jarduera artistikoak eta kulturalak egingo dira eta jarduera horiek gauzatzetik eta hedatzetik eratorritako gastuak ordaindu.
Deialdien oinarrien arabera, laguntzak eskuratu ahal izango dituzte udalerrietako (40.000 biztanle baino gutxiagokoak) jarduera kulturalak zuzenean kudeatzen dituzten erakunde edo entitateek nahiz horiek eratutako fundazioek.
Laguntzak sektore zehatz hauetarako izango dira: musika, lirika, literatura, antzerkia, dantza, arte plastikoak, zinema eta ikus-entzunezkoak.
“Tokiko Udal Platea”
“Tokiko Udal Platea” deialdira tokiko 30 erakunde aurkeztu dira, eta guztira 672.000 euro osatu arteko diru-laguntzak jasoko dituzte. Ekimen honen barnean hauek babestuko dira: arte eszenikoen eta musikalen ikuskizun profesionalen programazioa, udalerrietan egingo dena; publikoekiko bitartekaritza-jarduerak; nahiz artista lotuen egoitzak eta bestelako ekintzak, arte eszenikoetako eta musikaletako profesionalak kontratatuta.
Horiek guztiek beren lana egingo dute Foru Komunitatean udal titulartasuna duten barruko barruti eszenikoetan. Modu horretan, Nafarroako toki-erakundeek arte eszenikoen eta musikalen inguruan kultur jarduerak egitea sustatuko da.
Deialdien oinarrien arabera, laguntzak eskuratu ahal izango dituzte udalerrietako (40.000 biztanle baino gutxiagokoak) jarduera kulturalak nahiz espazio eszenikoak zuzenean kudeatzen dituzten erakunde edo entitateek.
Hiru biztanleria-tarte ezarri dira: A (20.001 eta 40.000 biztanle artean), 120.000 eurotik gorako inbertsioarekin; B (10.001 eta 20.000 biztanle artean), 40.001 eurotik gorako inbertsioarekin; eta C (10.000 biztanlera bitarte), 40.000 eurora bitarteko inbertsioarekin.