Descárgate la app
Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran onartutako beste gai batzuk
2020ko irailaren 30a
Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran onartutako beste gai batzuk
Munarrizeko (Goñi) Kudeaketa Batzordearen izendapena
Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran Munarrizeko (Goñi) kudeaketa batzordea izendatu du akordio bidez; izan ere, 2019ko martxoko hauteskundeetan ez zen hautagaitzarik aurkeztu.
Batzordea honakoek osatuko dute: Ainara Vitalle Aizpuru, Andrés Gorospe Esáin, Basilio Pedro Imaz Gárriz, José María Jesús Ancizu Asiáin eta Roberto Oyaga Imaz, zeinak euren artean erabakiko duten lehendakaritza.
Uxueko errepidean mazela egonkortzeak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa
Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, erabaki bat hartu du, “Uxueko NA-5310 errepideko 5+000 k.p.ko lerradura egonkortzeko” proiektuko lanek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela deklaratzeko, nahitaez desjabetzearren.
Trazadura berria eraikitzeko lanak hasi zirenetik luiziak izan diren hegala egonkortzeko egin behar da jarduketa.