2020ko irailaren 30a

"José Lázaro Galdiano 2020" sarirako hautagaiak aurkezteko epea zabalik

Sari honekin, Gobernuak izaera orokorreko eta edizio artistikoko lanen argitalpenaren kalitatea sarituko du

Urriaren 30era arte zabalik egongo da "José Lázaro Galdiano 2020" ediziorako hautagaitzak aurkezteko epea. Sari honekin,  Nafarroako Gobernuak inprimatutako lanen argitalpenen kalitatea nabarmendu  nahi du.

NAOn argitaratutako deialdiaren oinarrietan jasotakoaren arabera, saria bi kategoriatan banatzen da, eta 3.000 euro ematen zaizkio bakoitzari. Alde batetik, izaera orokorreko arte-liburuak (erakusketa-katalogoak, artistei buruzko monografiak, argazkilari baten edo gehiagoren lana jasotzen duten liburuak, edozein arte edo diziplina zientifikori buruzko saiakerak, edizio zainduko literatura-liburuak, etab.); eta, bestetik, pertsona edo erakunde bibliofiloentzako edizio artistikoko lanak, materialen kalitate handiarekin prestatuak, adibidez, edizio zenbakituetako artista-liburuak.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza)