2020ko irailaren 29a

Iruñerriko 24 herrik Nafarroako Gobernuaren 3,5 milioi euro jaso dituzte zerbitzuak eta udal espazioak hobetzeko

Ikastetxeen eta udal eraikinen erreformak, kaleak edo ur ornidura sistemak hobetzeko lanak dira toki entitateek gehien eskatzen dituztenak
Zubirin egindako lanetara bisita. Ezker-eskuin: Ana Malumbres, 
Esteribarreko Udaleko zinegotzia; Edurne Miguel, Cederna Garalurreko 
agentea; Maitane Nuñez, Zubiriko kontzejuko ordezkaria; Matilde Añon, 
Esteribarreko alkatesa; eta Jesús María Rodríguez, Toki Administrazioko eta 
Despopulazioko zuzendari nagusia.
Zubirin egindako lanetara bisita. Ezker-eskuin: Ana Malumbres, Esteribarreko Udaleko zinegotzia; Edurne Miguel, Cederna Garalurreko agentea; Maitane Nuñez, Zubiriko kontzejuko ordezkaria; Matilde Añon, Esteribarreko alkatesa; eta Jesús María Rodríguez, Toki Administrazioko eta Despopulazioko zuzendari nagusia.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak, Lurralde Kohesiorako Departamentuaren bitartez, 3,5 milioi euro banatuko ditu Arga bailarako 24 herri eta kontzejuetan, udal zerbitzuak hobetzeko lanak egiteko; horien artean, ur ornidura sistemak, eraikin publikoetako (ikastetxe zein udaletxe) irisgarritasuna, argiteria edota sareak eta kaleak hobetzeko lanak.  

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).