2020ko uztailaren 15a

Jose Ramon Morak Osasunbideko zuzendari kudeatzaile kargua utziko du

Nafarroako Gobernuak osasun arrazoiengatik aurkeztutako dimisioa onartu du, eta Osasun Laguntzako Zuzendaritzak bere gain hartuko ditu eginkizunak haren ordezkoa nor izanen den erabakitzen den bitartean

Jose Ramon Morak Osasunbidea- Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaile izateari utziko dio hilaren amaieran. Morak dimisioa aurkeztu du Departamenduan osasun arrazoiak direla eta. Eskaera hori gaur onartu du Nafarroako Gobernuak, eta uztailaren 31n gauzatuko da.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).