Descárgate la app
Gobernuak 150.000 euro bideratuko ditu nazioarteko mugikortasunerako unibertsitate programetarako
2020ko uztailaren 14a
Gobernuak 150.000 euro bideratuko ditu nazioarteko mugikortasunerako unibertsitate programetarako
Nafarroako Gobernuak, Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren bitartez, 150.000 euro bideratuko ditu nazioarteko mugikortasunerako unibertsitate programen laguntza osagarrien 2019-2020 ikasturterako diru-laguntzetara. Zehazki, 138.000 euro Graduko ikasleentzako izanen dira, eta 12.000 euro Masterrak egiten ari direnentzako.
Astelehenean, uztailaren 13an, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako Unibertsitateko zuzendari nagusiaren ebazpen baten arabera, laguntza hauen helburua Nafarroako unibertsitateetako ikasleen eta beste unibertsitateetan ikasten duten nafarren nazioarteko proiekzioa sustatzea da.
Horretarako, ikasleek Espainiako unibertsitate batean matrikulatuta egon beharko dute Graduko edo Unibertsitate Master Ofizialeko irakaskuntzetan (arte eta musika irakaskuntzak izan ezik), eta unibertsitateek sustatutako nazioarteko mugikortasun programa batean parte hartu beharko dute. Gainera, Nafarroakoak izanen dira eta deialdi hau argitaratu aurreko bi urteetan bederen Foru Komunitatean erroldaturik egon beharko dute. Laguntzek lehentasuna izanen dute bekadun diren ikasleek.
Eskaerak telematikoki aurkezteko epea abuztuaren 12an bukatuko da.