Descárgate la app
Lau behatoki ornitologiko berri jarri dira Nafarroako Erriberan
2020ko uztailaren 13a
Lau behatoki ornitologiko berri jarri dira Nafarroako Erriberan
Itziar Gómez Landa Garapeneko eta Ingurumeneko sailburuak parte hartu du Erriberako behatoki ornitologiko berrien aurkezpenean. Behatoki horietako batean, Pulguerreko putzuko erreserba naturalean, egin da.
Itziar Gómez Landa Garapeneko eta Ingurumeneko sailburuak parte hartu du Erriberako behatoki ornitologiko berrien aurkezpenean. Behatoki horietako batean, Pulguerreko putzuko erreserba naturalean, egin da.
Ekitaldian izan dira EDER Kontsortzioko kudeatzailea den Abel Casadoz gain, Cederna-Garalurreko kudeatzailea, Ibon Mimentza; Buñuelgo alkatea, María Teresa Espinosa; Cascanteko alkatea, Alberto Añon; eta Tuterako jaietako zinegotzia, Verónica Gormedino.
Nafarroako Erriberako instalazio berriei esker, Nafarroako Hegoaldeko paradisu natural onenetariko lauetara sar daiteke, horiek errespetatuaz eta hegaztiei eragozpenik egin gabe. Hiru gune Ebro ibaiaren ondoan daude: Azagrako ibar-baso txikia, txaluparen azpiko uretara, Tuterako Tetoien ibar-basoa, eta Buñuelgo hondartza-sotoa, hirigunetik hegoaldera. Laugarrena Pulguer putzuaren erreserba naturala da, Cascante eta Tutera artean dagoena.
Nafarroako Erriberan behaketa ornitologikorako instalazio egokirik ez dagoenez, Nafarroako Mendiko zonaldeak dagoeneko dituen instalazioekin alderatuta, ‘Bird watching Mendia eta Nafarroako Erribera’ proiektuaren bitartez, lurralde horretarako behatokiak diseinatu eta eraiki dira, eta behatoki horietan sarbiderako eta interpretaziorako informazio-panelak, ingurune hurbilean aparkalekuak eta sarbide-seinaleak jarrita daude.
Eskualdearteko lankidetzako ‘birdwatching’ proiektua Nafarroako Landa Garapeneko Programaren barnean finantzatu da EBeren FEADER funtsekin (%65) eta Nafarroako Gobernuaren funtsekin (%35), eta horren kostu osoa 138.644 €-koa da; zenbateko gehiena (%90) Nafarroako Erriberan egindako gastuari dagokio. Kudeaketa-lanak egiteaz EDER Kontsortzioko talde teknikoa arduratu da.
Azagrako instalazioak Campiel gainean kokatzen dira, eta behaketa-dorre bat dute sarrera kontrolatuarekin; horrela, espazio natural osoa ikus daiteke goitik begiratuta. Tetoietako behatokia Ebrokimikako fabrika zaharraren atzean aurkitzen da eta Buñuelgoa hirigunetik ekialdera. Biek kamuflaje irekiko etxolak dituzte, sarbide librekoak, gune naturaletatik kanpoko behaketa-puntuetan. Azken behatokiak antzeko hornidurak ditu, eta Pulguerreko putzuko erreserba naturalean kokatu da, Cascante eta Tutera artean; putzuaren inguruan, gainera, ibilbide seinaleztatua eta babestua du.
Dorreaz eta behaketa-etxolez gain, zona bakoitzean ibilgailu eta bizikletentzako aparkalekua jarri da, sarrerako seinaleak ere badaude, eta bisita-eremuari buruzko informazio-panelak eta interpretaziokoak, han ikus daitezkeen hegaztiei buruzko azalpen eta guzti.
Hegazti-faunaren barietateak
Nafarroako Erriberako zonaren eta Mendialdearen artean behaketa-instalazioen eta -ibilbideen azpiegitura bateratu bat izateak aukera ematen du hegazti-fauna mota askotara iristeko, zona bioklimatiko ezberdinei, orografiari eta giza jardueraren bidezko eraldaketei esker, eta horri Foru Komunitateak Europako erdialdetik eta iparraldetik Afrika alderako migrazio-bideetan duen kokapen geografiko pribilegiatua gehitzen badiogu, Erriberako lurraldea eta Nafarroako Pirinioak hegaztiak behatzeko helmuga egoki bilakatzen dira.
Zona bakoitzeko baldintza klimatiko eta ezaugarri geologiko ezberdinek fauna aldetik garrantzi handiko hainbat biotopo sortzea bultzatzen dute. Pirinioetako prezipitazio ugarirekin eta erliebe malkartsuarekin alderatuta, Nafarroako Erriberan lehortasuna eta lautada, ibai eta hezegune handiak ditugu, eta horrek aberastasun ornitologiko handia sortzen du. Gainera, hori guztia Nafarroako Erriberak eta Pirinioak dituzten babes-figurei gehituta, bi eremuen artean guztira 207 hegazti-fauna espezie garrantzitsu ditugu (161 Erriberan eta 147 Pirinioetan), tartean Hegaztiei buruzko Europako Zuzentarauak babesten dituen espezieen herena, Espainiako Espezie Babestuen Hitzarmenak babestutakoen %50 eta Nafarroako Espezie Babestuen Hitzarmenak babestutako %95.
Natura-turismoa Erriberan
Azken urteetan, naturarekin zerikusia duen interpretazioko turismo-sektorea nabarmen hazi da, eta hegaztien behaketaren inguruko jarduerek ere eskari handiagoa izan dute. Hori dela-eta, proiektu honen bitartez, balioa eman nahi zaie eskualdeko hegazti-faunako baliabideei, ‘birdwatching’ produktu turistikoa sortuta. Azken horrek aukera ematen du esperientziaren kalitatea eskatzen duen eta ingurumena errespetatzen duen turista-segmentu bat sartzeko eta horrek interpretatzeko eta gozatzeko.
‘Birdwatching’ proiektuaren asmoa da hegazti-faunan interesatuta dauden pertsona guztiei habitat naturaletara hurbiltzeko aukera ematea hegaztiak ikusteko, haien kantak entzuteko, argazkiak ateratzeko, identifikatzeko eta bereizteko, haien portaera ikasteko edota interpretatzeko, eta abar, eta hori guztia bakarrik edo gidari ornitologiko espezializatuek lagunduta, betiere ingurumena errespetatuaz eta iraunkortasunaren planteamenduetatik abiatuta.
Proiektu horren bitartez, turismoaren sektoreko berrogeita hamar bat pertsona trebatu dira gai horren inguruan, Nafarroan ’birding-ean’ espezializatutako dozena bat zerbitzu-enpresa nabarmendu dira, eta balioa eman zaio Nafarroako Mendialdean eta Erriberan hegaztiak behatzeko 11 gunek osatzen duten sareari.
Proiektuaren azken helburua da lehendik dagoenaren osagarria izango den proposamen turistiko berri bat izatea, iraunkorra eta urtarorik gabekoa, balio handieneko baliabideen aprobetxamenduan oinarritua, erakargarritasun eta ahalmen bereizlearengatik; halaber, Eskualdean 5-10 egun arteko bisitak eskaintzea du helburu, hegaztiak behatzeko eta interpretatzeko azpiegituran oinarrituta eta gidari espezializatuen zerbitzuari balioa emanaz.