Descárgate la app
Gobernuak adierazpen instituzionala onartu du LGBTI+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna dela eta
2020ko ekainaren 24a
Gobernuak adierazpen instituzionala onartu du LGBTI+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna dela eta
El Gobierno foral ha aprobado, en su sesión de hoy, la siguiente declaración institucional con motivo del Día Internacional del Orgullo LGBTI+, que se celebra este domingo 28 de junio:
Foru Gobernuak, gaurko saioan, adierazpen instituzional hau onartu du, LGBTI+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna dela eta (ekainaren 28an, igandea):
“1969an New Yorkeko (Estatu Batuak) Stonewalleko istiluak gertatu zirenetik, nazioartean ospatzen da, ekainaren 28an, hausnarketa- eta errebindikazio-jardunaldi hori, eta balio unibertsalak erakusten ditu, hala nola berdintasuna, errespetua, aniztasuna, askatasuna eta LGTBI+ pertsonen diskriminaziorik eza.
LGTBI+ pertsonen aldarrikapenak eta mobilizazioak gure historiaren zati dira, eta, bidean izan diren zailtasunak eta erresistentziak gorabehera, beren eskubideak onartzeko mugimendu kritiko eta borrokalaria direla erakutsi dute. Gaur egun ere hala da, gaur egungo egoeretan LGTBI+ mugimendua funtsezkoa baita gure gizartearen iraunkortasunerako. Sexu eta genero-aniztasuna onartzeak ziurtatzen du pertsona guztiek berdintasun eraginkorra lor dezaketela, edozein dela ere haien sexu-orientazioa, sexu- edo genero-identitatea eta genero-adierazpena, eta horiek guztiak bizikidetzarako, aurrerapenerako eta une hauetan suspertzeko funtsezko elementuak direla.
Aurrerapen asko egin dira LGTBI+ pertsonen giza eskubideen legezko onarpenean, baina politika publikoak bultzatzen jarraitzeko konpromisoa berretsi behar dugu, oraindik ere indarrean dauden oztopoak gainditzeko. Sexu- eta genero-aniztasunak eta lesbiana, gay, transexual, transgenero eta intersexualek jasaten dituzten diskriminazioen aurkako borrokak Nafarroako gure ekintza politiko eta sozial guztia egituratzea da helburua.
Ekainaren 28 honetan, berriz ere, sexu- eta genero-orientabide eta -identitate guztien berdintasuna, aniztasuna eta ikusgarritasuna balioetsiko ditugu Nafarroan zeharkako balio gisa, eta sexu- edo genero-identitateagatiko bereizkeriaren aurkako konpromisoa berresten dugu. Era berean, eskerrak eman nahi dizkiegu LGTBI+ erakunde eta talde guztiei, sexu-aniztasun hori gure gizartean gauzatu dadin egin duten lan eta borrokagatik”.
Horregatik, Foru Gobernuak eta Nafarroako Parlamentuak elkarretaratze bat antolatu dute ostiralean, hilak 26, 12:00etan, Legegilearen egoitzan.
“Ospatu dezagun aniztasuna” kanpaina
Halaber, ekainaren 28a dela eta, Instituto Navarro para la Igualdad / Nafarroako Berdintasunerako Institutua (INAI / NABI) kontzientziazio-kanpaina bat jarri du abian, ezagutzen diren leloei beste esanahi bat emateko, non aniztasuna gizartearentzat funtsezko balioa baita.
Zehazki, kanpaina honen bidez, LGTBI+ pertsonen eskubideekiko konpromiso aktiboa hartu nahi da, eta aniztasuna ospatu, askotariko gizartea gizarte hobea, bidezkoagoa eta berdintasunezkoa delako premisaren pean.
Ekimena Nafarroan zabalduko da prentsa idatziaren, irratiaren eta sare sozialen bidez.
30.000 euro, LGTBI+ eskubideen berdintasuna sustatzeko proiektuetarako
Bestalde, esan behar da INAI / NABIk, bigarren urtez jarraian, diru-laguntzen deialdi bat onartu duela, 30.000 eurokoa, sexu- eta genero-aniztasunarekiko berdintasuna eta errespetua sustatzeko proiektuak garatzeko. Horrela, LGTBI+ pertsonen giza eskubideak bermatzen lagunduko du.
Irabazi asmorik gabeko LGTBI+ elkarte edo entitateei zuzendutako deialdi honen ezaugarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) argitaratuko dira gaur, ekainak 24, asteazkena.