Descárgate la app
Nafarroako Gobernuak lau toki berri seinaleztatu ditu informazio panelekin
2020ko ekainaren 19a
Nafarroako Gobernuak Memoriaren lau toki berri seinaleztatu ditu informazio panelekin
Nafarroako Memoriaren Institutuak Nafarroako Memoria Historikoaren lau toki berri seinaleztatu ditu: Erreniega Garaiko Hobien Memoriala, Etxauriko Memoriaren Parkea, Iberoko Hiru Gurutzetako Gaineko Fosaren Memoriala eta Igari eta Bidankoze lotzen dituen errepidea. Gune horietan bizi izandako iragan traumatikoa herritarrei azaltzen dieten atrilak, totemak eta banderolak dituzte, bizikidetza-balioak transmititzeko leku bihurtzeko helburuarekin.
Memoriaren Nafarroako Institutuak Nafarroako Memoria Historikoaren lau toki berri seinaleztatu ditu: Erreniega Garaiko Hobien Memoriala, Etxauriko Memoriaren Parkea, Iberoko Hiru Gurutzetako Gaineko Fosaren Memoriala eta Igari eta Bidankoze lotzen dituen errepidea. Gune horietan bizi izandako iragan traumatikoa herritarrei azaltzen dieten atrilak, totemak eta banderolak dituzte, bizikidetza-balioak transmititzeko leku bihurtzeko helburuarekin.
Igari eta Bidankoze arteko errepidean panelak jarri dira, bai atxiloentzako barrakoian (2018ko udan egin zen gazteen boluntariotza-topaketan berreraiki zena), baita Bidankozeko gainean 2005ean paratutako monolitoan ere. Toki horretantxe zen egitekoa, heldu den larunbatean, Memoriaren Bideak elkarteak urtero antolatzen duen omenaldia, baina bertan behera utzi eta eremu birtualera eraman behar izan dute, COVID-19ak eraginiko egoera dela eta
Ildo horretan, Nafarroako Memoriaren Institutuak, oroitzarekin bat egin nahian, bideo bat argitaratu du, zeinean herritarrei aukera ematen zaien bi herriak elkartzen dituen errepideari bisitaldi birtuala egiteko; errepide horretan frankismoaren 2.354 presok, hainbat jatorritakoak, egin zuten lan lau urtez. Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen zuzendaritza nagusiaren YouTubeko kanalean ikus daitekeen bideo horretan, airetik egiten zaie bisita errepideari, bi herriei eta 2018an berreraikiriko barrakoiari.
Digitalizatzea eta memoria
Zuzendaritza Nagusiak ahalik eta eduki birtual gehien eskaintzeko duen asmoaren testuinguruan heldu da jarduketa hau. Hala, zabaldu eginen da gaur egungo eskaintza, beste hainbat ekimen ere gehiturik: “Oroibidea” bilatzailea, Institutuaren dokumentazio-zentroaren bitartez edukia digitalizatzea, eta laster aurkeztuko den erakusketa-eskaintza birtuala, bertzeak bertze.
Herritarrekiko Harremanetako Departamentuaren jarduketa horien xedea nafar herritarrei eta Nafarroako Foru Erkidegoari bisita egiten diotenei oroimen historikoa ezagutaraztea eta Erkidego osoaren ondaretzat har dadila sustatzea da. Oinordetza horrek iragan ikaragarri baten (hilketak, bortxazko lanak) lekukoak izatera eraman gintuen hasieran, eta gerora gune bat izan da oroitzapenetarako eta memoriarako, 1936ko estatu-kolpeaz geroztik jasandako giza eskubideen urratzeaz hausnarketa kritikorako, eta bizikidetzazko eta gizarte etikoago eta bidezkoago batekiko konpromisozko baloreak transmititzeko.