2020ko maiatzaren 29a

Nafarroako Memoriaren Institutuak "Oroibidea" izeneko bilatzailea aurkeztu du

II. Errepublikarekin eta 36ko kolpe militarraren ondoriozko indarkeriarekin zerikusia duten izenen, toponimoen edo gertakarien bilaketak egiteko aukera ematen du dokumentuen datu-basean, zein liburuki berriekin osatuko baita
Bilatzailearen irudia telefono mugikor batean.
Bilatzailearen irudia telefono mugikor batean.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Memoriaren Institutuak Oroibidea bilaketa tresna aurkeztu du gaur goizean, II. Errepublikarekin eta 1936ko kolpe militarraren ondorengo indarkeriarekin lotutako pertsonen, toponimoen eta gertaeren izenak bilatzeko. Bilatzaile hori Nafarroako Memoriaren Institutua bere Dokumentazio Zentrotik abian jartzen ari den tresna digitalen multzoaren lehen elementua da.

“Oroibidea” Herritarren Harremanekiko Departamentuak bultzatutako proiektua da,  bilatzaile intuitiboa eta erraz eskura daitekeena Bake, Bizikidetza eta Giza Eskubideetako Zuzendaritza Nagusiaren web orrialdean. Bilatzailean, bilatu nahi duen testua idatzi behar du erabiltzaileak, eta proiektuan sartutako obra bakoitzean dauden hitzak agertuko dira emaitzan, testuinguruari buruzko informazio labur eta dagokion erreferentzia bibliografiko eta guzti.

Grafia ezberdinak (gaztelera, euskara, frantsesa) nahi diren emaitza guztiak lortzerakoan arazo ez izateko moduan programatu da. Gainera, bilaketa fazetatu daiteke; alegia, emaitzak mugatzea nahi den edo diren obrari/obrei dagozkienak bakarrik agertzearren. Ezaugarri tekniko horiek guztiak laguntza-atalean jasota daude.  

Memoria digitalizatzeko eta hedatzeko konpromisoa

Bilatzailea Nafarroako Gobernuaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren arteko lankidetzari eta haien argitalpen-funtsei esker garatu da. Halaber, Altaffaylla, Pamiela edo Txalaparta bezalako argitaletxeek ere esku hartu dute, eta Gobernuak eskerrak eman nahi dizkie proiektu ireki hau aurrera eramateko agertutako lankidetza eta jarrerarengatik. Pixkanaka-pixkanaka, monografia, artikulu, elkarrizketa, txosten, dokumentu eta irudi berriak sartzen joango dira proiektuan.

Historialari, elkarte eta militante memorialistek eta haien senitartekoek garatutako ahalegin ikertzailea, kolektiboa eta plurala nabarmendu nahi izan du Nafarroako Memoriaren Institutuak. Lan hori duela hamarkada batzuetatik hona burutu da Nafarroan, 1936ko estatu-kolpearen ondorioz gertatutako prozesu errepresiboak berreraikitzeko asmoarekin.

Lehen fase honetan, honako obra hauek sartu dira tresna honetan:

  • AA.VV., Navarra 1936: de la esperanza al terror. Altaffaylla Kultur Taldea.
  • ARENZANA, Txema, De la guerra al exilio. Pamiela.
  • CAMPOS, Josefina, Los fusilados de Peralta. La vuelta a casa (1936-1978). Pamiela.
  • DÍAZ MONREAL, José Luis, La huelga de 1951. Pamiela
  • ELÍO, Luis, Soledad de ausencia. Pamiela.
  • GARCÍA-LARRACHE, Javier, García Larrache, un republicano navarro euskaldún. Pamiela.
  • GARCÍA-SANZ MARCOTEGUI, Ángel, Diccionario Biográfico del Socialismo Histórico Navarro, 4 vols. Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
  • JIMENO JURÍO, José María, La represión en Navarra (1936-1939), 2 vols. Pamiela.
  • MIKELARENA, Fernando, Sin piedad. Pamiela.
  • MIKELARENA, Fernando, Muertes oscuras. Pamiela.
  • PÉREZ NIEVAS, Fermín, Julia Álvarez Resano. Pamiela.
  • ULAZIA, Joxeangel, No pudieron romper el cerco. Pamiela.
  • URRIZOLA, Ricardo, Consejo de guerra: injusticia militar en Navarra (1936-1940). Txalaparta. 
  • VIERGE, Galo, Los culpables. Pamplona 1936. Pamiela.