Descárgate la app
Ingurumeneko Departamentuak gomendioak eman ditu natura-inguruneko jardueretarako COVID-19a dela eta
2020ko ekainaren 18a
Ingurumeneko Departamentuak gomendioak eman ditu natura-inguruneko jardueretarako COVID-19a dela eta
Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak COVID-19a dela eta natura-inguruneko jardueretarako gomendioak zabaldu ditu . Jarraibide horiek kartel formatuan daude jasota, gaztelaniaz eta euskaraz, eta interesa duen edozein pertsonak edo erakundek deskarga ditzake bere webgunean.
Aholkuetako bat ibilbidea aldez aurretik prestatzea da, eta abiatu baino lehen informazioa eskuratzea bisita eginen den inguruko zerbitzu eta instalazio operatiboei buruz; eskuak maiz garbitzea, batez ere eskubandak, barandak eta seinaleak ukitzen badira; edukierak eta aldentze-neurriak errespetatzea begiratokietan, merenderoetan, etab; eta betiere segurtasun-distantzia uzteaz otoitzea.
Horrez gain, gogorarazten da derrigorrezkoa dela toki itxietan, aparkalekuetan eta distantzia mantendu ezin daitekeen bilguneetan maskara erabiltzea; prebentzio-neurri pertsonalak betetzea; erabili baino lehen kaleko altzariak garbitzea; eta edariak prest eramatea, ez baita gomendatzen ur-iturrietatik edatea. Hondakinez den bezainbatean, gomendatzen da jaso eta erabilera komuneko paperontzietan eta edukiontzietan uztea.
Azkenik, gaixotuz gero edo COVID-19aren sintomak agertuz gero, dagokion osasun-zentroari hots egin behar zaio. Itxita balego, 948 290 290 telefono-zenbakira deitu behar da.
Kanpaldiak eta auto-karabanak ere arauturik
Beste alde batetik, Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiak oroitarazi nahi du kanpaldien eta auto-karabanen funtzionamendua uztailaren 19ko 226/1993 Foru Dekretuak arautzen duela. Dekretu horrek ezartzen ditu kanpaldi librea egiteko ingurumen-baldintzak.
Kanpaldia egiteko baldintza zehatzak eta Nafarroan kanpatze librea debekaturik dagoen eremuak zeintzuk diren azaltzen du dekretuak. Testuak espresuki dio hamar lagunetik edo hiru kanpin-dendatik gorako taldeek ezin dutela toki berean kanpaldi librerik egin, ez eta hiru egunetik gorako denbora-tartean ere.
Haatik, debeku horretatik kanpo dago aire librean gau batez lo egiteko aukera, “bibak egitea” izenez ezagutu ohi dena.