Descárgate la app
Asteazken honetan, ekainak 3, Organo eta Ehun Emaileen Egun Nazionala izango da; aurtengo goiburua, “EMATEA MAITATZEA DA”
2020ko ekainaren 2a
Asteazken honetan, ekainak 3, Organo eta Ehun Emaileen Egun Nazionala izango da; aurtengo goiburua, “EMATEA MAITATZEA DA”
Organo Solidoen Transplantatuen Nafarroako Plataformak, Nafarroako Transplanteen Koordinazioak eta Nafarroako Unibertsitate Klinikak bat egin dute Organo Solidoen Transplantatuen Batasunak eta Transplanteen Erakunde Nazionalak sustatutako #EmateaMaitatzeaDa kanpainarekin.
Micaela Sancho, Nafarroako Unibertsitate Klinikako Transplanteen koordinatzailea; Conchi Soto, Athenako lehendakaria; José Roldán, Nafarroako Transplanteen koordinatzailea; eta Manuel Arellano, Alcer Navarrako lehendakaria. Deskargatu irudia
Irudi galeria
Asteazken honetan, ekainak 3, Organoen Emaileen Egun Nazionala izango da Espainian. Baina, Covid-19aren egungo pandemia dela-eta, aurten ezingo zaie aurrez aurreko omenaldirik egin beste urteetan emaileei eta osasun-profesionalei egiten zaien moduan, horien eskuzabaltasunak bigarren aukera batzuk ematen baitizkie beste pertsona batzuei.