Descárgate la app
75.000 pertsona baino gehiago COVID-19ren aurkako Eskubide Sozialetako planaren onuradunak izanen dira Nafarroan
2020ko maiatzaren 7a
75.000 pertsona baino gehiago COVID-19ren aurkako Eskubide Sozialetako planaren onuradunak izanen dira Nafarroan
13.690 personas de Navarra, afectadas por los efectos socio-económicos de la pandemia, van a recibir la ayuda directa del Ejecutivo foral y otras 64.294, usuarias de los distintos servicios sociales también van a verse beneficiadas por el refuerzo de estas prestaciones, con una inversión total de 14,2 millones de euros.
Pandemiaren ondorio sozio-ekonomikoek eragindako 13.690 pertsonak Nafarroan , foru exekutiboaren laguntza zuzena jasoko dute, eta prestazio horiek indartzeagatik, gizarte zerbitzuak erabiltzen dituzten beste 64.294 ere onuradunak izanen dira, 14,2 milioi euroko inbertsioarekin.
Eskubide Sozialetako Departamentuak jada jaso du Eskubide Sozialetako Ministerioak Autonomia Erkidegoentzat konprometitutako ekarpena, eta, dakigun moduan, Nafarroarako, zehazki, 4.520.984 euro eman ditu.
Funts horiei gehitu behar zaizkie toki-erakundeen ekarpen propioak, Gizarte Zerbitzuak indartzen laguntzeko egindakoak, eta Nafarroako Gobernuak emandako 9 milioi eurotik gorako zenbatekoa.
Aurreikusitakoak baino 1.000 familia gehiago Bermatutako Errentan
COVID-19ak premia berriak sortu ditu gizarte-zerbitzuetan nahiz biztanleria ahulenentzako edo baztertzeko arriskuan aurkitzen denarentzako prestazio ekonomikoetan.
Estatuak egindako ekarpen ekonomikotik, Bermatutako Errentarako milioi bat euro jarriko dira, Foru Gobernuaren 5ti batuko zaizkienak, eta krisi honen eragina gehien jasaten ari diren familien babes soziala indartzeko erabiliko dira, hilean gutxieneko diru-sarrerak bermatuaz, oinarrizko beharrei aurre egin ahal izateko.
Eskubide Sozialetako Departamentuak, 2020ko urtarrilean, aurtengo urterako 15.000 familia-unitate aurreikusi zituen bermatutako errenta jasotzeko aukerarekin. Egoera berri honetan, ordea, bereziki datozen hilabeteei begira, beste 1.000 familia-unitatek Errenta Bermatua (EB) beharko duela kalkulatzen da. Beste 2.640 pertsona inguru baliatuko dira neurri horretan, eta horietatik %54 emakumeak dira.
Prestazioa jasotzen egoteko denbora lan-merkatuaren bilakaeraren eta suspertzeko sustatuko diren ekintzen araberakoa izango da, baina, egoera hain zalantzazkoa izanik, Departamentuak aurreikuspen ekonomikoa egin du familiek 2020ko urte osoan zehar prestazioan egoten jarraitzeko.
Hala ere, egoera aldatu ahal izango da, Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera abian jartzen den ikusita, une honetan hori adosten ari baitira Estatuko Administrazio Orokorra eta Autonomia Erkidegoetakoak.
Laguntza-baliabideak indartzea
Eskubide Sozialen inbertsioa erabiliko da, halaber, bitarteko baliabideak sortzeko, egoitza-zentroetan adinekoentzat edo desgaitasuna duten pertsonentzat hitzartutako plazak mantentzeko eta plantillak indartzeko.
Neurrietako hiru adinekoentzako, desgaituentzako eta nahasmendu mental larria dutenentzako egoitza-zentroentzat eta adingabeen egoitza-baliabideetarako izango dira.
Alde batetik, horietako askotan, COVID-19a dela-eta, zuzeneko arretako profesionalek birusa jasan dute; ondorioz, gaixotasunaren bidezko bajak areagotu dira kontratuetan eta plazen kontzertuetan aurreikusitakoa baino askoz gehiago.
Erabiltzaileei arreta eta zerbitzu egokiak ematen jarraitzeko langileak nahitaez kontratatzeko beste 2,3 milioi euro beharko dira. 1,1 milioi Estatuak emango ditu eta 1,2 Nafarroako Gobernuak.
Kostua kalkulatzeko, batez besteko absentismoa adinekoen zentroetan %15 gehituko dela aurreikusi da, desgaitasunen eta nahasmendu mental larrien zentroetan %11 eta adingabeen baliabideetan %8.
Bestetik, dakigun moduan, pandemian zehar bitarteko baliabideak abian jarri dira espazioak errazago kudeatzeko eta zentroetan isolamendua egiteko; esate baterako, Felix Garrido Egoitzan eta Fiteroko Bainuetxean. Berdina egin da, halaber, Iruñeko Fuerte Principe Egoitzan, etxerik ez duten eta birusak kaltetu dituen pertsonak artatzeko. Kasu honetan 2.303.528 euroko inbertsioa aurreikusi da: 800.000 euro Estatuak emandakoak eta 1.503.528 Nafarroako Gobernuak.
Azkenik, gizarte-zerbitzuen zentroetako eta egoitza-zentroetako plantillak, propioak zein esku hartutakoak, eta ikuskapeneko langileak indartzeko, 1.348.462 euroko inbertsioa aurreikusi da: 620.984 Estatuak jarriko ditu eta 727.478 Nafarroako Gobernuak.
Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak
Era berean, Nafarroako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetako talde profesionaletako plantillak areagotzea aurreikusten da. Talde horiek gizarte-laneko eta gizarte-hezkuntzako profesionalek, administrariek eta Etxez etxeko Arreta Zerbitzuko langileek eta senitartekoek osatzen dituzte, funtsezkoak baitira aurreikusitako jardueraren igoera behar bezala artatzeko.
Horretarako, guztira 2.255.558 euroko inbertsioa egin beharko da: Estatuak milioi 1 euro jarriko ditu, eta gainerakoa Nafarroako Gobernuaren (%60) eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak dituzten 45 toki-erakunderen (%40) aurrekontutik ordainduko da.