2020ko apirilaren 16a

Eskubide Sozialetako Departamentua eta Gurutze Gorria elkarlanean ari dira 12.748 adingabeko eta helduen elikagai beharrei erantzuteko

Nafarroan elikatzeko zailtasunak dituzten 8.089 pertsona identifikatu dira, eta dagoeneko jangelako laguntza jasotzen zuten 4.615 pertsonei gehitu zaizkie
Intervención de la consejera Maeztu en la rueda de prensa del 16 de abril. Irudi galeria

El  Departamento de Derechos Sociales y Cruz Roja han puesto en marcha un programa específico para que familias con graves dificultades económicas tengan alimentos en esta fase de confinamiento colectivo, que atiende a 12.748 personas, de ellas 4.615 menores que, en situación de normalidad, se benefician de las becas en comedores escolares.   

Eskubide Sozialetako Departamentuak eta Gurutze Gorriak programa bat jarri dute abian, zailtasun ekonomiko larriak dituzten familiek elikagaiak izan ditzaten konfinamendu kolektiboko fase horretan. Programa horrek 12.748 pertsonari arreta emanen die, horietatik 4.615 adingaberi, normaltasun-egoeran, eskola-jantokietako laguntzen onuradun direnak.

Horrela azaldu du gaur goizean prentsaurrekoan Eskubide Sozialetako kontseilaria den Carmen Maeztuk, eta harekin batera izan dira Nafarroako Gurutze Gorriko lehendakaria, Rafael Huarte, eta Babes Sozialeko eta Garapenerako Lankidetzako zuzendari nagusia, Andrés Carbonero.

Kontseilariak ziurtatu du COVID-19aren epidemiak eta hori desagerrarazteko neurriek "ondorio larriak izaten hasi direla sozialki ahulenak diren biztanleengan", eta egoera horren aurrean, Departamentua diagnostikoa egiten eta ekintza-plana lantzen hasi da, iragarri duen moduan. 

Elikagaien banaketa

Elikagaien programak bi osagai ditu: lehena da elikadura bermatzea Hezkuntza Departamentuaren eta Eskubide Sozialetako Departamentuaren jangela-beka duten ikasleei; eta bigarrena oinarrizko gizarte-zerbitzuek identifikaturiko familia ahulei ematea.

Modu horretan, lehen osagaiari dagokionean, Eskubide Sozialetako Departamentuak, Hezkuntza Departamentuarekin elkarlanean eta horrek hala eskatuta, elikagaien eta/edo txanpon-txartelen banaketa antolatu du, azken horiek ahultasun-egoeran aurkitzen diren adingabe eskolatuei emandako bekaren kostua ordaintzeko, osasun-alarma egoera dela-eta eskoletako jangelak ixteagatik kaltetuak izan baitira.

Banaketa Nafarroako Gurutze Gorriak kudeatzen du boluntariotza-sarearen bitartez. Martxoaren 28an hasi ziren, eta 4.615 adingaberengana iristea aurreikusten da. Familia eta Adingabeen Zuzendariordetzaren bitartez, Eskubide Sozialetako Departamentuaren jangela-bekak jasotzen zituzten beste 44 adingabe gehitu zaizkie horiei. Gaur arte, 3.469 txartel eta elikadurako 576 kit banatu dira; hots, guztira 4.045 laguntza.

Ekarpenean, beraz, bi aukera hauetako bat eman da: elikagaien 1.000 lote (bakoitza 30 € ingurukoa) eta 27 €-ko txanpon-txartela edo 53 €-ko txanpon-txartela.

Banatzeko prozeduran, elikagaiak edo txartelak eman aurretik, familiekin Gurutze Gorria harremanetan jarriko da, erreferentziazko pertsona heldua identifikatu eta emateko eguna zehazteko.

Banaketa hau martxoaren 16tik apirilaren 30era bitartekoa izango da, eta eskola berriro hasten ez bada txartelak berriro kargatuko dira beste hilabete baterako, eta, horrela, harik eta ikasturtea amaitu arte.

Bigarren osagaiari dagokionez, ahultasun ekonomikoan aurkitzen diren familiei elikagaiak bermatzea du helburu. Horretarako, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek guztira 2.689 familia identifikatu dituzte, hots, 8.089 pertsona.

Familia horiei familia-unitateko kide-kopuruaren araberako zenbatekoa duen txanpon-txartela emango zaie; beraz, 60 eurotik hasi eta 120 eurora bitartekoa izan daiteke, gutxi gorabehera.

Banaketa hau ere Gurutze Gorriak egingo du, eta dagokien oinarrizko gizarte-zerbitzuen aurretiko lankidetza eta koordinazioa izango ditu.

Oro har, programa milioi erdi euro ingurukoa izango da (berdin banatzeko bi aukeren artean). Gurutze Gorriak 200.000 euro jarriko ditu "Gurutze Gorriak erantzuten du" ekimenaren esparruan. Gainerakoa Nafarroako Gobernuak jarriko du, eta dohaintza pribatuak ere sartu ahal izango ditu bere ekarpen horretan.

Diagnostikoa eta ekintza-plana egitea

Maeztu kontseilariak bere hitzaldian adierazi du “pandemia eta konfinamendua luzatzen ari diren heinean, jada hasi direla epe ertain eta luzera susmatzen zituzten zenbait adierazle ikusten; alegia, pandemiaren inpaktu sozial eta ekonomikoa. Orain arte gizarte-zerbitzuetara jo beharrik izan ez duten familiak iristen hasi dira”.

Maeztu kontseilaria bereziki kezkatzen du krisiak gogor joko dituela sektore ahulenak: adingabeak, egoera irregularrean dauden pertsonak, etxerik gabeko pertsonak, autonomoak, etxe-langileak bezalako sektore prekarizatuak eta baztertze-arriskuan dauden bestelako taldeak.

Eskubide Sozialetako Departamentua diagnostiko bat egiten hasi da Nafarroako erakunde eta sare sozialekin partekatuta eta baita ekintza-plan bat lantzen ere. Dagoeneko bi bilera egin ditu Nafarroako Pobreziaren eta Gizarte Bazterketaren aurka Borrokatzeko Sarea, CERMIN, Cáritas eta Gurutze Gorriarekin.

“Guztiok uste dugu artatzen ari garen larrialdiko egoera honek ez duela luzaroan iraun behar eta ibilbide luzeagoko ekintza-plana prestatzen hasi behar dugula, Eskubide Sozialetako Departamentua buru dela –adierazi du Maeztuk—. Eskaera horiei erantzuna eman behar diegu, eta, horretarako, administrazio publikoaren eta erakunde sozialen arteko ituna funtsezkoa da”.

Fuerte Príncipe egoitzan Covid-19an positibo eman duten eta etxerik ez duten pertsonak hartu dituzte

Bestalde, Gurutze Gorriarekiko lankidetza, halaber, eraginkorra izatera iritsi da gizarte-ahultasunean aurkitzen diren pertsonak artatu baitituzte, COVID-19an positibo eman eta etxerik edo Osasunak agindutako isolamendu-garaian egoteko baldintzarik ez izateagatik. Pertsona horiek Nafarroako Gobernuaren  Fuerte del Principe Gazteen Egoitzan artatzen ari dira, eta Gobernuaren kontura egingo dira bertako langileen eta funtzionamenduaren gastu guztiak. Gurutze Gorriak, bestalde, egoitzako zuzendaritza-lanak egiten dituen pertsona bat jarri du, gizarte-langilearen profila duena. 

Une honetan, 5 pertsona daude bertan, eta bihar beste 4 sartzea aurreikusten da.

Aurrean adierazitakoaz gain, Gurutze Gorria egoitzen arteko leku-aldaketak ere egiten ari da adineko pertsonak babesteko, ANADPek diseinaturiko jarduera-planaren esparruan, garraio-flota egokituaren baliabideekin; era berean, laguntza psikologikorako telefono bidezko arretaz arduratzen da, egoitzetako adinekoen senitartekoak artatzeko sortutakoaz.