2020ko apirilaren 14a

Nafarroako Gobernuak gertuko dendak online eta etxerako salmentak egitera animatu ditu

Interesa duten ETE txikizkariei beraien aktibitatea ezagutzera emango duen datu basea jasoko duen inprimakia betetzeko eskatu die

Nafarroako Gobernuak, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendaritza orokorraren bitartez Nafarroako gertuko saltokiak online zein telefono bidezko salmentak egitera animatu ditu eta baita erosketak etxetara eramateko zerbitzuak eskaintzera ere. Horretarako, zerbitzu hori eskaintzeko interesa dutenei inprimaki bat betetzeko eskatu die. Horrekin eskaintzen dituzten zerbitzuekin datu base publikoa osatuko da. Inprimakia betetzeko azken eguna, datorren astelehena, hilak 20 izanen da.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).