Descárgate la app
Nafarroak koronabirusaren 2.011 kasu zenbatu ditu, horietako 182 azken orduetan
2020ko martxoaren 29a
Nafarroak koronabirusaren 2.011 kasu zenbatu ditu, horietako 182 azken orduetan
Nafarroak koronabirusaren 2.011 kasu zenbatu ditu, atzo, larunbata, azken orduko azken datuen arabera, eta horietatik 182 azken egunean erregistratu dira. Atzora bitarte pilatutako kasu guztiak %10 igo dira.
Epidemia hasi zenetik, guztira 84 pertsona hil dira, horietako 14 azken orduetan. Hildako pertsonen arteko adin-tartea 57 eta 97 urte artekoa da, eta batez besteko adina 81 urtekoa. Bestalde, guztira 125 pertsona osatu dira eta 27 azken egunean.
COVID-19aren 2011 kasu positibotatik, guztira 896 lagunek ospitaleratu behar izan dute, eta horietatik 654 ospitaleratuta daude une honetan. Nabarmendu behar da, epidemia hasi zenetik, 90 pertsona ZIUn sartu behar izan direla.
Gaur egun, koronabirusa duten gaixoen %57aren jarraipena etxean egiten ari da eta %5arena etxeko ospitaleratzean.
Kutsatutako profesionalak %1,6 NOZ-Oan
Nafarroako Osasun Zerbitzuan-Osasunbidean, Koronabirusak lanean kutsatutako profesional kopurua %1,6koa da; hau da, 11.703ko plantilla osotik 194 pertsona, ditugun azken datuen arabera.
Zehatzago esanda, NOZ-Oan koronabirusagatik positibo eman duten medikuak 72 dira, guztira dauden 2.631 medikutatik %2,5. Bestalde, erizainei dagokienez, NOZ-On dauden 3.887 erizainetatik 62k eman dute positibo; hots, %1,6ak.
Talde horretan gaixotasuna ahalik eta azkarren detektatzea funtsezkoa da kutsatzeak saihesteko ez ezik, isolamendu-denborak gutxiagotzeko emaitzak negatiboak diren kasuetan.
Osasun-sistema osoari dagokionean (publikoa eta pribatua), positiboak guztira 373 dira, 15.000 profesionalek osatutako taldean; hau da, %2,4.
Epidemiaren bilakaera oinarrizko osasun-zonen arabera
Pasa den ostegunaz geroztik, Osasun Departamentuak epidemiaren bilakaeraren berri ematen du oinarrizko osasun-zonen arabera. Osasun Sistema Publikoari buruzko datuak banakatuta daude, eta osasun-zentro pribatuetako datuak sartzea falta da.
Larunbateko azken orduan genituen azken datuei erreparatuta, COVID-19aren 2.011 kasu positibotatik, 1.762 gaixo Nafarroako Osasun Zerbitzu-Osasunbidean (NOZ-O) artatzen ari dira.
Materialaren eskaerak bide ofizialen bitartez
Osasun Departamentuak gogorarazi nahi du materialaren eskaera edo premia zehatzak, beharrezkoak izanez gero, kanal ofizialen bitartez zabalduko direla.
Azken egunetan, informazio ugari hedatu da, beharbada asmo onarekin baina ez da egiazkoa izan, eta Nafarroako Osasun Sistema inplikatu dute; horrela, zenbait kasutan dei ugari jaso dira, sistemetan eta telefonoetan arazoak sortzearekin batera, eta horiek larrialdietarako eta beste zerbitzuetarako operatibo egon behar dute.
Ildo horretan, Osasun Departamentuak berriro ere eskerrak eman nahi ditu partikularrek zein enpresek Nafarroako Osasun Sistemari horretarako ezarritako bideetatik egindako donazioengatik.