Título Colabora

LAGUNTZEKO BIDEAK

Solidaridad Nuevo

NOLA LAGUNDU

Garapen teknologikorako edozein herri ekimenetan parte hartu nahi baduzu

  • Osasun materiala 3Dn imprimatu
  • Teknologia zein prototipoak sortu
  • Buruan duzun beste edozer gauza

Itxaron une bat!

Lehendabizi, eman izena www.nafarroaorotanlagun.eus webgunean.

Behar duzun informazio tekniko guztia emango dizugu (planoak eta homologatutako diseinuak, gutxieneko ezaugarriak, etab.) zure laguntza benetan baliagarri izan dadin. 

Voluntariado

BIZILAGUNAK SEGURTASUNEZ LAGUNTZEKO GOMENDIOAK

Bizilagunei mandatu desberdinekin laguntzen dietenentzako gomendioak:

  • Eztul edo doministiku egitean, estali ahoa besaurrearekin edo zapi batekin.
  • Maiz garbitu eskuak ura eta xaboiarekin. 
  • Erosketak edo janaria eramaten duzunean, eskura eman dezakezu (ez da beharrezkoa lurrean uztea, ezta atzerako pausorik ematea ere). Bi pertsonen besoen distantzia nahikoa da metro batetik gorakoa bada.
  • Galdetu ea ondo dauden ala laguntzarik behar duten, batez ere adinekoei.
  • Ohiz kanpoko zerbait ikusten baduzu, jar zaitez harremanetan oinarrizko gizarte zerbitzuekin.
  • Genero indarkeriaren premiazko egoerarik identifikatzen baduzu, deitu 112 zenbakira. Susmoak soilik badituz, 016 zenbakira.
  • Mandatua amaitutakoan, garbitu eskuak urarekin eta xaboiarekin edo gel hidroalkoholikoarekin.

Ir al incio

Chatbot

Asistente virtual ¿Cómo te puedo ayudar?
×
-