2020ko martxoaren 19a

Koronabirusa dela eta 112ra eginiko dei-kopurua %28 gutxitu da joan den igandetik

Kanpoan bizi diren nafar herritarrei arreta. Nafarroako Ostalaritza Elkartearekin bideo-konferentzia. Bizitoki- eta lan-berriztatzeak, Internet bidez
Irudi galeria

Javier Remírez Nafarroako Gobernuko lehendakariordeak jakinarazi du egonkortu egin dela 112ra eginiko deien kopurua. Atzo 2.900 jaso ziren, eta igandean, berriz, 4.013; hura izan zen kopururik altuena. Beherakada %28koa da, eta horren zergatia, lehendakariordearen esanetan, informazioa iturri ofizialetatik jaso ondoren herritarrek kontzientzia hartu izana da. Hala, gomendatutako zereginetarako erabiltzen da 112 zenbakia.