Descárgate la app
Nafarroako Gobernuko sozietate publikoetako zuzendaritza, erdi mailako agintari eta langileen ia erdiak emakumeak dira
2020ko martxoaren 6a
Nafarroako Gobernuko sozietate publikoetako zuzendaritza, erdi mailako agintari eta langileen ia erdiak emakumeak dira
La Corporación Pública Empresarial de Navarra (CPEN) -sociedad matriz de las sociedades públicas de Navarra, adscrita al Departamento de Economía y Hacienda del Gobierno foral- ha elaborado un diagnóstico sobre la realidad de la mujer en las 16 entidades que conforman el grupo. De este análisis se extrae que el 48% de la plantilla son mujeres, un 46% en el caso del personal directivo y un 49% en mandos intermedios.
Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoak (CPEN) -Nafarroako Foru Gobernuko Ekonomia eta Ogasun Departamentuari atxikitako Nafarroako sozietate publikoen jatorrizko sozietatea- taldea osatzen duten 16 entitateetako emakumearen errealitateari buruzko diagnostikoa egin du. Azterketa horretatik ondorioztatzen da plantillaren %48 emakumeak direla, %46 zuzendaritzako langileen kasuan eta %49 erdi mailako arduradunen kasuan.
Gainera, Nafarroako Gobernuko sozietate publikoek bat egin dute heldu den martxoaren 8ko Emakumeen Egunarekin, eta bideo bat prestatu dute sozietate horietako bostetan, arlo teknikoetan garatzen diren ibilbide profesionalei buruz: CPEN, INTIA, NASERTIC, GAN-NIK eta NILSA.
Taldeko 16 sozietateetan emakumeek duten egoeraren erradiografiari dagokionez, 2019 bukaeran CPENek eskainitako datuek erakusten dute kontratu-motaz den bezainbatean emakumeen %73k dutela kontratu mugagabea –gizonen kasuan %76koa da portzentajea-, eta %27k aldi baterakoa (%24, gizonen kasuan).
Lanbideak multzoka azterturik, 1 taldean –zuzendaritzetako kideak- %46 emakumezkoak dira eta %54 gizonezkoak. Erdibideko agintariek osazten duten 2 taldean, berriz, lanpostuen %49tan daude emakumeak, eta 3 taldean –langile kalifikatuak/teknikariak- proportzioa alderantzizkoa da, eta ia %58 dira emakumezkoak. Azkenik, 4 taldean –administrariak- emakumezkoak dira oraindik gehiengoa alde handiz, %62, baina ehunekoa oso bestelakoa da 5 taldean –laguntzaile/teknikariak- horretan emakumeak %36 baitira. Prestakuntzarik gabeko langileak dauden taldean, berriz, gizonak askoz gehiago dira, eta emakumeak %33 baino ez.
Gainera, sozietate publikoen historian lehenengoz, haien kudeatzaileetako hiru emakumeak dira: Pilar Irigoyen Sodenan, Mar González Tracasa Instrumentalen eta Natalia Bellostas INTIAn.
CPENeko Giza Baliabideetako zuzendari Teresa Minondoren esanetan -hura da protagonista martxoaren 8 honetako kanpainaren bideoan-, “kudeatzaileen herena emakumeak izatea aipatzeko moduko aurrerapausoa da eta bide onetik goazela adierazten du, nahiz eta, enpresa-esparru osoan gertatzen den bezala, gizon eta emakumeen arteko berdintasun-egoera ez den inondik inora benetakoa”. “Haatik”, gaineratu du Teresa Minondok, “lanean ari gara lehenbailehen hala izan dadin, berdintasun-planak eta beste neurri garrantzitsu batzuk ezarriz; 2018tik sozietate guztiek dute halako plan bat, legeak horretara behartzen ez badu ere. Soldaten arteko aldea ezabatzeko ere lanean gabiltza, besteak beste”.