2020ko martxoaren 5a

Covid-19 koronabirus kasu berria Nafarroan

27 urteko emakumea da, Iruñerrian bizi da eta ez du aurreko kasuekin zuzeneko harremanik; Nafarroako Ospitalegunean ospitaleratu dute sintoma arinekin, positibo eman eta aurreikusitako protokolo guztiak aplikatu ondoren

Iruñean bizi den 27 urteko emakume bat egoera arinean dago Nafarroako Ospitalegunean, egindako koronabirusaren proban positibo eman ondoren. Pazienteak sintomatologia arina du, eta Euskal Autonomia Erkidegoko kasu positibo batekin harremana izan dezake. Hala ere, egoera hori dagokion azterketa epidemiologikoan egiaztatu beharko da. Azterketa hori dagoeneko abian jarri da koronabirus-protokoloen barruan, eta hasieratik aplikatu da. Hirugarren koronabirus kasua da Nafarroan; izan ere, Araban bizi den eta egoera larrian dagoen emakumearekin zerikusia duen pertsona Osakidetzak kontabilizatzen du. Orain arte 83 kasu aztertu dira Foru Komunitatean, horietatik 79 negatiboak. Hiru paziente daude ingresatuta.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).