2020ko otsailaren 25a

Nafarroako Gobernuak pasa den urtean erretiroa hartu zuten sei foruzain omendu ditu

Remírez kontseilariak oroigarriak eman dizkie errekonozimendua jaso duten pertsonei zeinei beraien ibilbidean eginiko lana eskertu dien

Erretiratutakoen taldeko argazkia, Remirez kontseilaria, Juan Carlos 
Zapico, Foruzaingoaren zuzendari nagusia eta Gerardo Goñi Foruzaingoko 
komisario nagusiarekin.

Erretiratutakoen taldeko argazkia, Remirez kontseilaria, Juan Carlos Zapico, Foruzaingoaren zuzendari nagusia eta Gerardo Goñi Foruzaingoko komisario nagusiarekin.

  Deskargatu irudia
Irudi galeria

Javier Remírez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria buru izan da astearte honetan pasa den urtean erretiroa hartu zuten zei foruzainei egindako omenaldi ekitaldian. Kontseilariak errekonozimendua jaso duten pertsonei beraien ibilbidean eginiko lana eskertu die eta bakoitzari oroigarri bat eman dio. Omenaldi hau larunbat honetan, otsailak 29an, ospatuko den Foruzaingoaren eguneko ekitaldien baitan gauzatu da.

2019an erretiroa hartu duten sei foruzainak honakoak dira: Francisco Prieto Millat, Francisco Javier Sorell Beaumont, Jesús Ugalde Choperena, Miguel Ángel Zabalegui Ucar, Pedro José Palomo Aguirre eta Carlos González Garbayo.

Ekitaldia gaur goizean egin da Nafarroako Administrazio Publikoko Institutuan. Remírez kontseilariarekin batera, Foruzaingoaren nagusia, Juan Carlos Zapiko, eta omendutako foruzainen familiak eta lankideak izan dira.

Aurretik, Nafarroa Arenara bisita gidatua egin dute eta ondoren foruzainen kapilauak, José Antonio Pedroarenak, Iruñeko San Agustín elizan meza eskaini du, non Foruzaingoaren patroi den Aingeru Guardakoaren irudia dagoen.