2020ko otsailaren 10a

Nafarroako Turismok jardunaldi batean aztertuko du sektore lehiakorragoa eta iraunkorragoa sustatzeko datuen bilketa

Ayerdi kontseilariak ‘Garapen Ekonomikoaren Ostiraletan’ aurkeztuko du adierazle turistiko nagusien urteko balantzea, ezinbestekoa erabakiak hartzeko

Garapen Ekonomikoko kontseilari Manu Ayerdik datorren ostiralean irekiko du ‘Garapen Ekonomikoaren Ostiralak’ topaketa-zikloaren saioa, Nafarroako sektore turistikoaren hobekuntzan oinarritua, helmugako nahiz Foru Komunitatea bisitatzen duen pertsonaren profilari buruzko datuak eskuratzeari eta interpretatzeari erreparatuta.

“Nafarroan turismo adimentsua eta iraunkorra sustatzeko datu gehiago” izeneko lan-saioa Nafarroako Artxibo Nagusian egingo da ostiral honetan, otsailak 14, 12:00etan, ondorengo programari jarraiki. Bertara joatea doakoa izango da, baina aurrez eskaera egin behar da esteka hau beteta.

“Neurtzen ez den hura ezin da hobetu” premisapean, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusia den Maitena Ezkutarik esku hartuko du ‘Neurketa ekintzarako’ izeneko hitzaldiarekin. Bertan, Nafarroan sektore horren zerbitzura dagoen Behatoki Turistikoak zer-nolako papera betetzen duen azalduko du, erabakiak hartzeko beharrezkoak diren datuak ematearekin batera.

Horrez gain, Ana Rivas aholkulariak, Meridiano Zero Research for Tourism enpresakoak, Nafarroako bisitari turistikoaren profilaren azterketa aurkeztuko du.