2020ko otsailaren 3a

Nafarroako Gobernuak bere doluminak adierazi ditu Calixto Ayesa kontseilari izandakoaren heriotzagatik

Lehendakariak telegrama bat igorri dio familiari

Nafarroako Gobernuak bere dolumina adierazi du Calixto Ayesa foru Gobernuko Giza Ongizate eta Osasun kontseilari ohiaren heriotzagatik, zeinarengandik “gizarte osoaren ongizaterako eginiko lana eta esfortzua” nabarmendu dituen.

Gainera, Nafarroako lehendakari María Chivitek telegrama bat bidali dio kontseilari ohiaren familiari, afektua eta dolumin zintzoak azaltzeko.

Calixto Ayesa, medikua, Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuko kontseilaria izan zen 1991 eta 1995 artean eta 1996 eta 2003 urteen artean Giza Ongizateko ardura izan zuen.