2020ko urtarrilaren 27a

36ko kolpe militarraren ondoren izandako Nafarroako erbesteratzea, Nafarroako Oroimenaren Institutuak aurten egingo dituen jardueren ardatz

Ikerketa lanak, memoria zabaltzea, belaunaldien arteko transmisioa eta erreparazio ekintzak, programaren barruan
Actividades del Instituto Navarro de la Memoria para 2020. Irudi galeria

El Instituto Navarro de la Memoria del departamento de Relaciones Ciudadanas ha presentado esta mañana el programa “El exilio navarro. Investigación, Memoria y Arte”, con el que el organismo va a desarrollar un programa lleno de actividades sobre una de las consecuencias más graves, profundas y permanentes del golpe militar de 1936, la guerra y el triunfo de la dictadura franquista.

Herritarrekiko Harremanetarako Departamentuko Nafarroako Memoriaren Institutuak “Nafarroako erbesteratzea. Ikerketa, Oroimena eta Artea” programa aurkeztu du gaur goizean. Horrela, erakundeak jardueraz betetako programa bat garatuko du 1936ko kolpe militarraren, gerraren eta diktadura frankistaren garaipenaren ondorio larri, sakon eta iraunkorrenetako bati buruz.

Ana Ollok Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak, Martín Zabalzak Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen zuzendari nagusiak eta Josemi Gastónek Nafarroako Memoria Institutuko zuzendariak prentsaurrekoa eman dute, gaur goizean, programaren lau jarduera-ardatzak azaltzeko.

Ikerketaren esparruan, Institutuak erbestealdiari buruzko bi ikerketa-proiektu egitea aurreikusi du, unibertsitateen laguntzarekin. Proiektuetako batek Ávilako Artxibo Militar Nagusian gordetako Frankisten informazio-zerbitzuen txostenak bilatu eta aztertuko ditu, eta, besteak, aldiz, kontzentrazio-esparru nazietara eramandako nafarren zerrenda eguneratuko du.

Ildo horretatik, programaren ardatz nagusietako bat memoria zabaltzea izango da. Eremu horretan, hainbat erakusketa egingo dira: Uriz Pi ahizpen berrikuntza pedagogikoari eta erbestealdiari lotutako erakusketa; José Alfaro argazkilari nafarrak erbestealdian ateratako argazkien bilduma eta faszismoaren garaiko Europan lan egitera behartutako langileen historia. Programako erakusketa nagusietako bat Gerardo Lizarraga artista nafarrarena izango da. Haren margolanetan lehen eskutik ikus dezakegu bizi-itxaropena pentsamenean eta sorkuntzan jarrita zeukaten herritarrek zer-nolako gerra zibila eta erbestealdia bizitu zituzten.

Nafarroako erbesteratzea zabaltzeko programa honen barruan, Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen V. Jardunaldian “Memoria duten irudiak” Ikus-entzunezko II. Topaketa egingo da, errepresio frankista jasan zutenen eta haien senideen memoria aldarrikatzen jarraitzeko. Eta, horrez gain, jardunaldi zehatzak egingo dira erakusketekin lotutako gaiei buruz.

Belaunaldien arteko transmisioa eta erreparazioa

Zuzendaritza nagusiak programa diseinatzean belaunaldien arteko transmisioari arreta eman nahi izan dio. Nafarroako ikastetxe, eskola eta institutu ezberdinetako ikasleek, “Memoria duten eskolak” programa arrakastatsu eta egonkortuaren barruan, errefuxiatuei buruzko erakusketetan parte hartu edo antzerkiaren bidez errepresio frankistaren ezagutza landuko dute. Horrez gain, udan, boluntariotzako jarduerak antolatuko dira Espainiako gerra zibilean eta lehen frankismoan Pirinioetan gotorlekutzat hartutako egiturak berreskuratu, balioan jarri eta zabaltzeko.

Azkenik, Nafarroako Gobernuak biktimen eta senideen erreparazioa lantzen jarraituko du, eta, beste urteetan bezala, Aranzadi Zientzia Elkartearekin hitzarmena sinatuko du, biktimak hobietatik ateratzen jarraitzeko. Aurten, gainera, Nafarroako Gobernuak herritarren eta San Kristobal gotorlekutik ihes egindakoen hobiez gainera, frankismoaren aurka errepresioa jasan zuten makien hobiak izango ditu helburutzat.

Halaber, omenaldi-ekitaldiak egingo dira Nafarroan eta hainbat nafar preso hartutako kontzentrazio-esparrutan, eta monolito bat eraikiko da Nafarroako erbesteratzearen oroigarri.

Giza kapitala

Prentsaurrekoan, Ana Ollok azpimarratu du erbestealdia “Nafarroak 1936ko kolpe militarraren ondorioz jasandako kolpe latz eta sakonenetako bat dela”. “Askok babes-neurritzat hartu zuten altxamenduaren lehen egunetan. Uste zuten ihesaldia behin-behinekoa zela eta egoera hobetu arte baino ez zuela iraungo, baina inoiz bukatu ez zen zerrenda luze baten hasiera izan ziren”.

Ollok azpimarratu du erbestealdian “ez zirela soilik ihes egindakoak galtzen atera. Nafarroak giza kapital baliotsua galdu zuen, baina ez da egoeraz asko jabetu”. Sektore aktibo eta dinamikoenetako batzuk alde egin zuten, eta “frankismoaren garai ilunean murgilduta, Nafarroako gizartea pobretu egin zen nabarmenki”.

Amaitzeko, kontseilariak esan du “asmo handiko programa hau zabalik dagoela oraindik, eta Nafarroako Oroimenaren Institutuak Nafarroako Parlamentuaren eta tokiko eta beste erakunde batzuen konpromisoa bilatzea duela xede”.