Descárgate la app
NUPeko hiru unibertsitate-ikastegiren izen-aldaketa baimendu da
2020ko urtarrilaren 15a
NUPeko hiru unibertsitate-ikastegiren izen-aldaketa baimendu da
Gaur eginiko bilkuran, Nafarroako Gobernuak onartu egin du Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) hiru unibertsitate-ikastegiren izen-aldaketa baimentzeko akordioa.
Honako hauen izenak aldatuko dira, hain zuzen: Nekazaritza Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoa, hemendik aurrera Nekazaritza Ingeniaritzako eta Biozientzietako Goi Mailako Eskola izena izanen duena; Industria Ingeniarien eta Telekomunikazioko Goi Mailako Eskola Teknikoa, hemendik aurrera Industria Ingeniaritzako, Informatikako eta Telekomunikazioko Goi Mailako Eskola; eta Giza eta Gizarte Zientzien Fakultatea, aurrerantzean Giza eta Gizarte Zientzien eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea izanen dena.
Aurrez, abenduaren 13an, NUPeko Gobernu Kontseiluak onartua zuen hiru ikastegi horien izena aldatzeko proposamena. Unibertsitateko Gizarte Kontseiluak ere aldeko txostena eman zuen.