Descárgate la app
Ostiralean, abenduak 20, Gabonetan bideko segurtasuna bermatzeko trafikoko kanpaina berri bat hasiko da
2019ko abenduaren 19a
Ostiralean, abenduak 20, Gabonetan bideko segurtasuna bermatzeko trafikoko kanpaina berri bat hasiko da
Foruzaingo, Guardia Zibil eta Udaltzainek abenduaren 20tik urtarrilaren 6ra Gabonak direla eta bideko segurtasuna bermatzeko trafikoko kanpaina berri bati ekingo diote, egun horietan ugaritzen diren bidaietan gidatzerakoan suerta daitezkeen arau hauste guztiak kontrolatzeko.
Kontrolek abiadura zein droga eta alkoholaren kontsumoa izango dute oinarrian. Gainera, segurtasun uhalaren erabilera, zein haurrei ezarri beharreko babes neurriak, eta gidatzerakoan izaten diren arreta galtzeak ere zainduko dira.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.)