Descárgate la app
Adineko pertsonak jantokietara joateko diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik
2019ko abenduaren 4a
Adineko pertsonak jantokietara joateko diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik
Eskubide Sozialetako Departamentuak 45.000 euroko aurrekontua du laguntza horietarako
Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako Departamentuak 45.000 euroko aurrekontua aurreikusi du baliabide ekonomiko urriak dituzten adinekoei jantokietan sartzen laguntzeko, 2019ko azaroaren 1etik 2020ko urriaren 31ra bitartean, baita aldi horretan bertan otordu-zerbitzua emango duten erakunde laguntzaileak hautatzeko ere. Laguntza horien deialdia gaur argitaratu da NAOn, eta 2020ko urriaren 31a arte eskatu ahal izango dira.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza)