Descárgate la app
6.633 lagunek egingo dute larunbat honetan 110 zeladore lanpostuko lehiaketa-oposizioaren lehen proba
2019ko azaroaren 28a
6.478 lagunek egingo dute larunbat honetan 110 zeladore lanpostuko lehiaketa-oposizioaren lehen proba
Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzura dauden 110 zeladore lanpostu huts betetzeko oposizio-lehiaketaren lehen proba larunbat honetan izango da, azaroak 30, goizeko 10etan, Nafarroako Unibertsitate Publikoko gelategiko eraikinean. 6.478 pertsona daude onartuta eta guztira 69 gelatan banatuko dituzte. Ariketa honetan gehienez 60 puntu emango dira, eta gutxienez 30 puntu lortzen ez dituzten izangaiak kanpoan geratuko dira. Gainera, lanpostu horiek betetzeko izangaien zerrendak eratu ahal izango dira, bai aldi baterako kontratazioaren bidez, bai aldi baterako barne-sustapenaren bidez.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.)