Descárgate la app
Gobernuak enplegu publikoaren eskaintza partziala onartu du, 559 lanposturekin
2019ko azaroaren 27a
Gobernuak enplegu publikoaren eskaintza partziala onartu du, 559 lanposturekin
Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, bi foru dekretu onartu ditu 2019ko enplegu publikoaren eskaintza partzial bat onartzeko, 559 plazarekin. Horietatik, 337 unibertsitatez kanpoko irakasleei dagozkie, eta 169, berriz, Administrazio Guneari. Gainera, 53 plaza erreserbatzeko txanda dago, 46 desgaitasuna duten pertsonentzat (34 Hezkuntzan eta 12 Gune Administrazioan) eta beste 7 plaza genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzat (guztiak Gune Administrazioan).
337 lanpostu, Unibertsitatez kanpoko irakasleentzako
Hona hemen Unibertsitatez kanpoko (Bigarren Hezkuntzako irakasleak eta Maisu-maistrak) irakasleentzako 337 lanpostuak xehatuta, espezialitateen arabera ordenatuta:
-Bigarren Hezkuntzako irakasleak: Alemaneko 4, Biologia eta Geologiako 15 (gaztelera), Biologia eta Geologiako 9 (euskara), Filosofiako 4 (gaztelera), Filosofiako 2 (euskara), Fisika eta Kimikako 23 (gaztelera), Fisika eta Kimikako 15 (euskara), Frantseseko 10 (gaztelera), Frantseseko 7 (euskara), Geografia eta Historiako 24 (gaztelera), Geografia eta Historiako 22 (euskara), Ingeleseko 4 (euskara), Latineko 5 (gaztelera), Matematiketako 5 (euskara), Musikako 4 (euskara), eta Nekazaritzako Ekoizpen-prozesuetako 2 (gaztelera).
-Maisu-maistrak: Haur Hezkuntzako 17 (gaztelera), Haur Hezkuntzako 15 (euskara), Lehen Hezkuntzako 92 (gaztelera), Lehen Hezkuntzako 53 (euskara), Atzerriko Hizkuntzako –ingelesa– 5 (euskara).
Administrazio Errorako 169 lanpostu
Hona hemen Administrazio Errorako 169 lanpostuen zerrenda (Hezkuntzakoak eta Osasun arlokoak ez direnak), espezialitateen arabera ordenatuta:
Enpresa Zientzietan diplomatutakoak, 33; Lehen mailako Ofizialak, 20; Mantenu-lanetako Ofizialak, 19; Ogasuneko Kudeatzaile eta Ikertzaile Laguntzaileak, 17; Liburutegiko Arduradunak, 16; Herri Administrazioko Teknikariak, 13 (arlo juridikoa); Nafarroako Foruzaingoa, 12; Zerbitzu Orokorrak, 11; Ogasuneko Teknikariak, 8; Arkitektoak, 7; Su-hiltzaileak, 7; Aholkulari Juridikoak, 3; eta Telekomunikazioetako Ingeniariak, beste 3.
53 lanpostu erreserbako txandan
Gainera, 13 lanpostuko erreserbako txanda dago; horietatik 46 ezgaitasuna duten pertsonentzako dira (34 Hezkuntzan eta 12 Administrazio Erroan), eta beste zazpi lanpostuak genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako (guztiak Administrazio Erroan, Zerbitzu Orokorretarako).
Honela banatzen dira ezgaitasuna duten pertsonentzako 46 lanpostuak:
-Hezkuntza: Bigarren Hezkuntzako 18 irakasle lanpostu, espezialitate hauetan: Biologia eta Geologia (2 gazteleraz eta 1 euskaraz), bat Filosofian (gaztelera), Fisika eta Kimika (3 gazteleraz eta 2 euskaraz), Frantsesa (1 gazteleraz eta 1 euskaraz), Latineko bat (gaztelera), eta Geografia eta Historia (3 gazteleraz eta 1 euskaraz). Gainera, 16 Maisu-maistra lanpostu: Haur Hezkuntza (2 gazteleraz eta 2 euskaraz), Lehen Hezkuntza (6 gazteleraz eta 5 euskaraz), eta Atzerriko Hizkuntzako –ingelesa– 1 (euskara).
-Administrazio Erroa: 12 lanpostu guztira, espezialitate hauetan: Ogasuneko Kudeatzaile eta Ikertzaile Laguntzaile 1; Ogasuneko Teknikari 1; 3 Liburutegiko Arduradun lanpostu; Mantenu-lanetako Ofizial eta Lehen Mailako Ofizial lanpostuak, 2; Herri Administrazioko Teknikari 1 (arlo juridikoa); Zerbitzu Orokorretako 1; Arkitekto1; eta Enpresa Zientzietan diplomatutako 2.