Descárgate la app
Gobernuak onartutako beste gai batzuk
2019ko azaroaren 13a
Gobernuak onartutako beste gai batzuk
Foru-lege proiektua onartu da UAGN eta EHNErentzat diru-laguntza 80.000 euro gehitzeko
Foru Gobernuak gaurko bileran kreditua gehitzeko foru-legearen proiektua onartu du, 80.000 euroko diru-laguntza emateko Nafarroako Nekazarien eta Abeltzainen Batasunari (UAGN) eta Euskal Herriko Nekazarien Elkartasunari (EHNE), nekazarien eta abeltzainen interesak defendatzearren.
Zehazki, UAGNrentzat 50.000 euroko diru-laguntza aurreikusi da, eta, 2019. urteari begira, diru-laguntza bezala aurreikusitako 85.542 euroko hasierako zenbatekoari gehituko zaizkio. EHNErentzat, berriz, 30.000 euro jarriko dira, eta zenbateko hori ere 2019rako sindikatuari emandako 46.658 euroko diru-laguntzari gehituko zaio.
Gaurko egunez akordio hori onartu ondoren, testua Nafarroako Parlamentura igorriko da, eztabaidatu, eta, hala badagokio, onar dezan.
Herri-lurren desafektazioa Murillo el Fruton
Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran hartutako akordioaren bitartez, Murillo del Fruton herri-lur baten desafektazioa egitea onartu da.
23.538 m2-ko lursaila “La Prensa-El Estrecho” inguruan kokatzen da, eta partikular bati emango zaio txerrien ustiategia jartzeko.