Descárgate la app
Desberdintasuna murrizteko eta ikaskuntza hobetzeko hezkuntza esperientziei buruzko nazioarteko foroa antolatu dute Iruñean
2019ko azaroaren 13a
Desberdintasuna murrizteko eta ikaskuntza hobetzeko hezkuntza esperientziei buruzko nazioarteko foroa antolatu dute Iruñean
800 pertsona baino gehiagok parte hartuko dute ostiralean eta larunbatean Ikaskuntza Komunitateen Nazioarteko VIII. Topaketan
Espainia osotik eta Ingalaterra, Malta edo Brasil bezalako herrialdeetatik etorritako 800 irakasle baino gehiago bilduko dira ostiral eta larunbat honetan Iruñean, Ikaskuntza Komunitateen Nazioarteko VIII. Topaketan. Foro horretan elkarrizketan oinarritutako eta desberdintasunak gainditzea eta ikaskuntza hobetzea helburu duten hezkuntza-esperientziak partekatuko dira.