2019ko azaroaren 6a

Gobernuak Nafarroako 2019ko Urrezko Domina eman dio Nafarroako Garuneko Lesioaren ADACEN Elkarteari

Exekutiboak elkartearen “jarduera eredugarria, solidarioa eta osasuna sustatzeko egindako jarduera” nabarmendu ditu, gizartea hobetzen laguntzen baitu
Irudi galeria

El Gobierno foral ha aprobado, en su sesión de hoy, un decreto foral por el que se concede la Medalla de Oro de Navarra / Nafarroako Urrezko Domina 2019 a ADACEN, Asociación de Daño Cerebral de Navarra, “por su actuación ejemplar, solidaria y de promoción de la salud, que contribuye decisivamente a la mejora de la sociedad”.

Foru Gobernuak, gaurko bilkuran, foru-dekretu bat onartu du, Nafarroako 2019ko Urrezko Domina ADACEN elkarteari, Nafarroako Garuneko Lesioaren Elkarteari, emateko, “jarduera eredugarria, solidarioa eta osasuna sustatzeko egindako jarduerarengatik, gizartea hobetzen zinez laguntzen baitu”.

Golardoa Foru Erkidegoko kondekorazio handiena da, eta hori emateko dekretuan jasotakoaren arabera, ADACEN “irabazi asmorik gabeko erakundea da, hartutako kalte zerebrala duten pertsonekin eta haien familiekin konprometitua”.

Azkenik, Gobernuak “ADACEN Elkartearen lana nabarmendu du, hasiera batean premia sozio-sanitarioen estaldura indartu nahian, eta gero erreferentzia-zentro bilakatu delako, esku hartzeko metodologia propioa garatzeagatik; hau da, ‘LivingLab’, metodologia oso berritzailea, nazioarteko foro ezberdinetan ere aurkeztu dutena”.

Saria abenduaren 3an banatuko dute, 2019ko Nafarroako Egunaren oroitzapenezko ekitaldien barnean.

Gogoratu behar da, bigarren urtez jarraian, parte hartzeko prozesua egin dela, eta herritarrek beren hautagaiak aurkeztu ahal izan dituztela Nafarroako sari nagusia emateko. Sari horren bitartez, gizartea hobetzeko, balio demokratikoak finkatzeko eta Nafarroa kanpoan proiektatzeko ekarpena egiteagatik nabarmendu diren pertsonak, instituzioak, erakundeak eta taldeak saritzen dira.

Epaimahaia, pasa den urriaren 23an aurkeztu zion Nafarroako Gobernuari erakunde eta pertsona hautagaien hirukotea, eta pertsonak artatzeko metodologiaren bilakaera baloratu zuen, pertsonen eta haien familien bizimodua hobetzeko lankidetzako proiektuaren bitartez. Banan-banako ereduak sortzen ditu, eta kalitate-arau zorrotzak bete behar izateaz gain, arlo sozio-sanitarioan berrikuntza garrantzitsua egitea lortu dute. Metodologiaren bitartez, gizarte-kohesioa indartzen da, administrazio publikoarekin nahiz erakunde sozial eta enpresa pribatuekin landutako lankidetza-lanaren bidez.

ADACEN erakundearen hautagaitzak 25 atxikimendu ditu erakunde, enpresa eta administrazio publikoen artean; tartean, NUP, Osasun Zientzien Fakultatea, CIMA eta Nafarroako Medikuen Elkargo Ofiziala. Erakundeak aurten 25 urte bete ditu hartutako kalte zerebrala dutenekin eta haien familiekin lanean.

25 urteko zerbitzua

90eko hamarkadaren hasiera aldera, garuneko erasanak eragindako pertsonen senitartekoen taldeak Nafarroako Garuneko Lesioaren Elkartea (ADACEN) sortu zuen, arretarako baliabiderik eta familiei laguntzeko sarerik ez zegoelako.

Gaur egun, ADACENek 1.000 bazkide baino gehiago ditu eta berrogeita hamar bat profesionalek osatutako diziplina arteko taldea.

Erakundeak fisioterapia, estimulazio fisikoa, logopedia, neuropsikologia eta eskulanak eta jarduera okupazionalak bezalako prestazioak koordinatzen ditu, laguntza sozio-sanitarioa emateaz gain, betiere hartutako kalte zerebralak eragindako pertsonen autonomia eta errehabilitazioa sustatzeko helburuarekin.

Halaber, erakundeak sentsibilizazio-kanpainak bultzatzen ditu herritar guztientzat; hala nola, zahartze aktiboarena, enpresan iktusa prebenitzearena, osasun eta gizarte zerbitzuetako edo segurtasun zerbitzuetako langileei eskerrak ematekoa eta txirrindulariek kaskoa erabiltzearen ingurukoa, berrienen artean.