Descárgate la app
Hiru hautagaik dute aukera Nafarroako 2019ko Urrezko Domina eskuratzeko
2019ko urriaren 23a
Hiru hautagaik dute aukera Nafarroako 2019ko Urrezko Domina eskuratzeko
Hiru hautagaik dute aukera Nafarroako 2019ko Urrezko Domina eskuratzeko, hautagaiak aurkezteko prozesua amaitu eta epaimahaiak onartu ondoren. Hain zuzen ere, Minbiziaren kontrako Espainiako Elkartea (AECC), dagoeneko hilda dagoen Mario Gaviria soziologoa eta Nafarroako Garuneko Lesioaren Elkartea (ADACEN) dira. Foru Gobernuak gaurko bilkuran ezagutu du epaimahaiaren proposamena, eta saria emango dio hiru hautagaitako bati.
Gogoratu behar da, bigarren urtez jarraian, parte hartzeko prozesua egin dela, eta herritarrek beren hautagaiak aurkeztu ahal izan dituztela Nafarroako sari nagusia emateko. Sari horren bitartez, gizartea hobetzeko, balio demokratikoak finkatzeko eta Foru Komunitatea kanpoan proiektatzeko ekarpena egiteagatik nabarmendu diren pertsonak, instituzioak, erakundeak eta taldeak saritzen dira.
Erakunde saridunari Maria Chivite Lehendakariak emango dio saria datorren abenduaren 3an egingo den ekitaldian, Nafarroaren Egunean.
Minbiziaren kontrako Espainiako Elkartearen (AECC) proposamena Tuterako Udalak aurkeztu du. Epaimahaiaren ustez, “Tuteran AECCk duen delegazioak jarduera garrantzitsua egiten du Erriberan, eta mugimendu sozial solidario oso garrantzitsua zuzentzea lortu du inpaktu handiko gaiaren aurrean”.
Mario Gaviria soziologoaren (jada hila) hautagaitza Nafarroako Soziologia eta Politologia Elkargoak aurkeztu du. Epaimahaiak “haren ibilbide profesional garrantzitsua nabarmendu du, ikerketak eta analisiak egin baitzituen arlo sozial oso ezberdinetan, eta bereziki "garapen iraunkorraren" kontzeptuaren inguruan. 2016. urtean, Nafarroako Gobernuak Karlos III.a Nafarroako Noblearen Gurutzea eman zion.
Nafarroako Garuneko Lesioaren Elkarteari (ADACEN) dagokionean, hautagaitzak 25 atxikimendu ditu erakunde, enpresa eta administrazio publikoen artean; tartean, NUP, Osasun Zientzien Fakultatea, CIMA eta Nafarroako Medikuen Elkargo Ofiziala. Erakundeak aurten 25 urte bete ditu hartutako kalte zerebrala dutenekin eta haien familiekin lanean. Epaimahaiak “Elkartearen lana nabarmendu du, hasiera batean premia sozio-sanitarioen estaldura indartu nahian, eta gero erreferentzia-zentro bilakatu delako, esku hartzeko metodologia propioa garatzeagatik; hau da, ‘LivingLab’, metodologia oso berritzailea, nazioarteko foro ezberdinetan ere aurkeztu dutena.