2019ko azaroaren 5a

Lurralde Kohesioak 22.000 euroko dirulaguntza bideratuko du Nafarroako 11 herrietan ur kloragailuak ezartzeko

Giza kontsumorako ur hornidurako instalazioak hobetzea dute xede

Nafarroako Gobernuak, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez 22.000 euroko dirulaguntzak bideratuko ditu Nafarroako 11 kontzeju eta herrietan giza kontsumorako ur hornidura zerbitzuan ur kloragailuak ezartzeko.

Zehazki, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren Erresoluzioak zortzi entitateek 11 herrietan ekintzak egiteko dirulaguntza emanen da.

Deialdian onartutako proiektu guztiek 2.000 euroko dirulaguntza jasoko dute: Erroko Udalak Alegui eta Zilbetiko kontzejuan egingo ditu lanak, onartutako 5.762,95 euroko aurrekontuarekin; Errazkin (Larraun) kontzejuak 3.374,89 euro; Izagako Mankomunitateak Urritzelki eta Zunzarrenerako 4.692,23 euroko aurrekontuak (biak Lintzoai / Arriasgoitiko Udalarenak); Artzeko Udalak Uritz herrirako 4.705 euroko aurrekontua; Longidako Udalak Artaxo eta Meotzeko kloragailuak berrituko ditu herri bakoitzerako 4.358,2 euroko aurrekontuarekin; Igantzirako onartutako proiektuak 3.037,33 euroko aurrekontua du; Berak 3.941,8 euro eta Imotzek Erasorako onartutako 2.937,33 euroko aurrekontua du.