Descárgate la app
Segurtasunaren Botoia Tuterako eta Erriberako 23 osasun-zentrotan ezarriko da laster, Barne Zuzendaritza Nagusiak eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak sustatuta
2019ko urriaren 29a
Segurtasunaren Botoia Tuterako eta Erriberako 23 osasun-zentrotan ezarriko da laster, Barne Zuzendaritza Nagusiak eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak sustatuta
Berriki, prestakuntza-saio bat egin da Tutera eta Erribera inguruko 23 osasun-zentrotako langileentzat, zentro horietan segurtasun-botoia ezartzeko
Tuterako eta Erriberako 23 osasun-zentrotako langileak prestakuntza-saio batean izan dira berriki, beren lanpostuetan ezarriko den "segurtasunaren botoia" azaltzeko. Zerbitzu hori Segurtasuna Koordinatzeko Atalak garatutako alertako aplikazio informatiko korporatibo batean oinarritzen da, egoera arriskutsuan, bortitzean edo mehatxuan dauden langile publikoei laguntzeko helburuz. Herrizaingo Zuzendaritza Nagusiaren Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuaren estrategiaren parte da, Administrazio Publikoan segurtasuna areagotzeko.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).