Descárgate la app
Ekitaldi kulturalak, musikalak eta erakundeenak 2019ko Nafarroaren Eguna ospatzeko
2019ko urriaren 23a
Ekitaldi kulturalak, musikalak eta erakundeenak 2019ko Nafarroaren Eguna ospatzeko
Nafarroako Gobernuak 2019ko Nafarroaren Eguna ospatuko du ekitaldi kultural eta erakundeenekin eta, ekitaldiak datorren abenduaren 3an amaituko dira Nafarroako Urrezko Domina emateko ekitaldiarekin. Exekutiboak gaurko bilkuran onartu du aurten, iaz bezala, aurten ere 169.000 euroko aurrekontua izanen duen egitaraua.
Jauregiak ateak irekiko ditu
Azken urteotan egiten den moduan, aurten ere foru Exekutiboaren egoitzara doako bisita gidatuak eginen dira “Jauregiak ateak irekiko ditu” lemapean. Bisitak, gaztelaniazko zein euskarazko azalpenekin, azaroaren 25etik abenduaren 1era eginen dira.Lanegunetan arratsaldez egingo dira eta jaiegunetan goizez eta arratsaldez.
Bisitaren hasieran sarrerako bideo bat ikusteko aukera egongo da, eta ondoren, hainbat leku bisitatuko dira: Areto Berdea edo errege erretratuena, Lehendakaritzaren Bulegoa, Bilera Aretoa, Kapera eta Tronu Aretoa
Erakundeen ekitaldiak
Erakundeen ekitaldiak azaroaren 19an hasiko dira Foru Komunitateari bere artxibo edo museoetan jartzeko balio handiko objektuak (pinturak, pieza arkeologikoak, dokumentuak, liburuak...) eman dizkieten pertsona eta erakundeak goraipatuz. Azaroaren 25ean, Gazteen Sariak banatuko dira eta azaroaren 27an, Kirol Merituaren sariak. Hiru ekitaldi horiek Nafarroako Jauregian izango dira.
Erakundearen ekitaldi nagusia abenduaren 3an izango da, 12:00etan, Nafarroako Lehendakari Maria Chivitek Foru Komunitateko agintariei Kultura, Kirol eta Gazteriako Departamentuaren klaustro isabeldarrean egingo dien harrerarekin. Ekitaldi horretan, 2019ko Nafarroako Urrezko Domina entregatuko du zeina bigarrengoz partehartze prozezu baten bitartez gauzatu den.
Musika-emanaldiak
Musika-emanaldiak azaroaren 24an hasiko dira, 18:00etan, Tuterako Gaztanbide Antzokian egingo den Nafarroako Foru Komunitateko Saria, Tuterako Jota Lehiaketarekin.
Gainontzeko musika-emanaldiak abenduaren 3an bertan izanen dira. Kronologikoki, 12:30etan hasiko dira, Gayarre antzokian Nafarroan diren beste herrialde batzuetako elkarteen eskutik eskainiko den Nazioen Jaialdiarekin.
Gainera, 13:00etan, une berean Nafarroako ia ehun tokitan, beste hainbat kontzertu egingo dituzte Foru Komunitateko abesbatzek eta musika-bandek. Sarrera doan izanen da. Ikuskizunen hasieran Nafarroako Ereserkia interpretatuko da, eta horren ondoren berariazko programek jarraituko dute.
Egitaraua, Nafarroako Orkestra Sinfonikoak, 20:00etatik aurrera, Baluarten eskainiko duen kontzertu nagusiarekin osatuko da.